kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Esku hori! / hainbat egile / Txalaparta, 2012

Berotze ariketak Goizalde Landabaso / Deia, 2012-12-29

“Soinekoa kendu eta ipurdi masailak agerian utzi zituen, gizon misteriotsuak bere eskuez samurki estutu zitzan. Suge baten dantza imitatuz, bestearen gorputzean arrastatuz begi-mozorroa ez ezik beste guztia kendu zion, bien arteko izterren talkak txalo doinuak irudikatzen zituzten bitartean”. Metroan Esku hori! liburua irakurtzen nindoala nire gainean begiradak sentitu nituen. Ez da, ez, hain bitxia pertsona bat liburu bat irakurtzen ikustea. Horixe da pentsatu nuena. Beharbada paperekoa delako? Hori ere pentsatu nuen. Baina gero konturatu nintzen azala iradokitzailea zela eta horri erreparatzen ziotela bidaia kideek. Eta gero jabetu nintzen: goizean logura astindu ezinean zabiltzala kulero beltz barruetara sartzen den esku bat ikustea, gutxienez, deigarria dela. Masturbazioa ez ei da metrorako kontua.

Txalapartak kaleratu eta hainbat egilek idatzitako liburu honen gaia argia da: erotismoa. Basauriko Euskarabila elkarteak sortu zuen ipuin erotikoen lehiaketa. Duela hamasei urte. Nik dakidala era honetako lehenengo literatur lehiaketa izan zen, eta urterik urte lehiakide gehiago jaso izan ditu. 1996an hasiera izan zuenak 2012an izango du akabukoa. Esku hori! ipuin liburua Euskarabilak erotismoari, momentuz, emango dion azkena da. Bero hezeak eta Basa gurina tituluekin trilogia erotikoa utziko dio euskal literaturari.

“Ezin du orgasmoaz gozatu. Ez da beharrezkoa. Burua astindu egiten du eskubidera eta ezkerrera. Negarrez. Edo ez. Tristura eta alaitasuna bat eginez. Atzamarrek hitza ateratzen dituzte lotsa eta minaren kobazulotik”. Asko dira ipuin liburuotan agertutako lanak, eta hortaz anitza da bai gai aldetik eta baita kalitate aldetik ere. Izen ezagunak zein ezezagunak izan dira parte hartzaile. Azken honek 2007az geroztik irabazle suertatutakoak batu ditu. Itziar Abad, Alaitz Andreu, Estitxu Arozena, Karmele Arrieta, Eneritz Dueso, Iratxe Esnaola, Imanol Epelde, Alvaro Rabelli, Alvaro Iribarren, Miren Juaristi, Dani Martirena, Aitor Monge, Txema Perez, Danele Sarriugarte eta Josu Unzueta dira berton azaldutakoak. Gaiak, esan bezala, asko: prostitutaren eskaria egiten duen itsua, guraso izango den bikotea, Argentinara alde egiten duen emakume euskalduna edota irakaslearekin harreman sexuala duen ikaslea. Liburuari izena ematen dion eskua nagusitzen da ipuinotan, baina eskuekin batera, aluak, zakilak, belarriak, bularrak azaltzen dira. Ez bakarrik, noski, likits-jarioak, une umelak eta osterantzekorik ere bada liburu honetan. Eta gehiago ere bai, hitzen bidez erotismo eta sexualitatearen mundura jauzi egiten baita istoriorik istorio. “Nik hotz ikarak sentitzen nituen gorputz nerabe haren igurtziekin, baina sekula ez nintzen ezertara ausartu. Ezin nion Martini horrelakorik egin”. Lausotasuna bazter, zuzenagoak diren zatiak ere badira: “Zakila bidegabeki puztu zen nire hanketatik at, kondoiaren erresistentzia arriskuan jarri arte. Burua makurtuta alua jateari ekin zion beste behin, ni uluka ari nintzen, urtuta”. Neurriari dagokionez denetarik aurki daiteke, ia-ia, sexuaren jolasarena adina.

Euskarabilaren bide oparo honek eman du gauza ederrik. 50 bat ipuin eta zenbatu ezin daitezkeen gozamen uneak. Amaitu dira elkarte honen orgasmoak eta isuriak, aieneak eta hasperenak. Erotismoa hemen geldituko da. Beraz, interesgarria izango da liburu honetan begirada batzuk iltzatzea. Badaezpada.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak