« Begirada biluzia | Elkartasun basatiaz »
Kristalezko begi bat / Miren Agur Meabe / Susa, 2013
Biluzik, begi bistan Iker Zaldua / Gara, 2013-04-28
Kristalezko begi bat dut esku artean. Miren Agur Meabek idatzitako narrazioaz ari naiz. Liburu ausarta da, biluzi egiten baita idazlea, bere intimotasunean gordetzen diren kontuak azaleratzen baititu, are, erakusleihora eramaten ditu, ikusi nahi ez duenak ere ikus dezala nahiko balu lez. Dena den, kontrazalari kasu egiten badiogu, “errealitatea eta fikzioa josiz eta urratuz sortutako kontakizuna da”. Haatik, irakurleari ez zaio batere erraza suertatuko bi alderdi horiek bereiztea, alferrik jardungo dela esango nuke. Liburuan idazleak berak ere aitortzen du bi osagai horiek nahastu dituela eta, ere berean, bien arteko bereizketa egitearen zailtasuna azpimarratzen du: “Aitorpen biografiko egiazkoa bezain iruzurtia eraiki dut, hain da meharra gertatuaren eta asmatuaren arteko banalerroa”. Agian berariaz egindako ahalegina izan da banalerro horren mehartasun hori, horrela biluztasun horretan laino lauso bat jartzen baitio irakurleari.
Kristalezko begia, horixe biluztasunaren metafora eta erauzketarena ere bai, aldi berean. Ezkerreko begian duen gaitza xehetasun osoz azaltzen dio irakurleari, begia nola galdu zuen, protesiak zein zainketa behar dituen, gabeziak dituen eragozpen fisikoak eta psikikoak… dena mahai gainean ageri-agerian. Bestetik, erauzketa hori, begiarena, bizitzan izan dituen galeren metafora ere bada, bete gabeko ametsak, gozatu gabeko maitasunak eta denbora galduaren damua.
Gabezia horietan nagusiena, narrazioaren ardatza dena, maitasunarena da. Galdutako maitasuna, desamodioa orrialde guztietan agertzen da dirdiran. M.-rekiko maitasuna eta desamodioaren mina, amorrazioa, ia gorrotoa ere bai, finean, maitasunaren itzalean agertzen diren sasi-antonimoen erakusketa leiala. M. eta bera dagoeneko ez daude elkarrekin, berak M. utzi duelako eta bulkada horri bidea egiten utzi diolako. Landetara joan da gabezia horren doluan, ahanzturan. Aitak izandako erorikoa tarteko, ospitalera joan behar izaten duen arte, Galdakaora, etxera.
Landetara eginiko bidaiak, bakardade hautatuak, bere buruarekin hizketan aritzeko aukera ematen dio. Horretarako, ondoen baliatzen duen komunikazio-modua erabiltzen du, idaztea, hain zuzen. Egunero orrialde bat, horixe bere buruari jarritako neurria. Idazle izaki, gaitz guztietatik ateratzeko terapia onena hori izango delakoan. Eta idatzi egiten du egunero, eta irakurleari zuzentzen zaio zenbaitetan, zuzenean, erronka eginez bezala, “Ezezkoan bazaude, ez zaitez joan hurrengo orrialdera”. Bidal nazazu pikutara. Badaki, ordea, aurrera egingo duela irakurleak, dagoeneko harrapatu duelako sarean eta, gainera, azken hitza ez dagoelako urrun. Literatura da pilula eraginkorrena idazle batentzat eta zita ugariz janzten du liburua, begi funtzional bakarra izan arren, asko irakurri duen begia dela erakutsiz. Gainera, kontakizunarekin bat datozen zitak hautatzen ditu, unean-unean, kasuan-kasuan, irakurriaren irakurriaz bere imajinarioan geratu zaizkionak, bat-batean irristatzen zaizkionak garunetik boligrafora. Idazmoldeaz ari naizelarik, bereziki gustatu zait oin-oharrak liburuan paratzea, hots, idazteko prozesuan zirriborraturiko ideiak irakurlearenganaino iritsarazteko ahalegina. Idazleak idaztean buruan darabilena hobeto ulertzen da, eta eskertzen da.
Ez bilatu bada, intrigazko nobelarik hemen, ez bilatu hemen misteriozkorik, ezta umorezkorik ere. Horrek ez du esanahi, baina, intrigarik, misteriorik edo umorerik ez dagoenik. Kritika ere bai, aldarrikapena ere bai, finean, biluztasun fisiko eta psikologiko osoa, horrek dakartzan osagarri guztiekin.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi