kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Elkartasun basatia / Oier Guillan / Susa, 2013

Elkartasun basatiaz Atonio Casado / 1aguna.blogspot, 2013-04-30

Poesiak beldurra sortzen du irakurle askorengan. “Ez dut ulertzen”, dio batek baino gehiago. Baina poesiak dituen berezko plazera eta astindua ezinbestekoak dira edozein hizkuntzak bizirik iraun dezan. Poema bakar batek luze jo dezake, kantu bihurtzeraino, eta horregatik ez da inoiz poesia faltako, ez liburutegian ezta kalean ere.

Bertsoa hainbeste maite duen herriak ez lioke poesiari beldur izan. Gainera, euskal poesia garaikidea indartsua bezain anitza dugu, eta duela gutxi panorama horri Oier Guillanen azkena gehitu zaio. Gure artean Oier ezaguna da antzerkigile gisa, baina betidanik gustuko izan du poesia beste jarduerekin nahastea, arte hibridoak sortuz. Poesia liburu bat da, beraz, baina teatroak bustita. Euskara batuaz idatzitakoa Oarsoaldeko bihotzetik, baina bizitza bohemio samarra islatzen duena, oraingo bidaien (Berlin, Brussela) eta gerokoen (Benidorm) berri emanez.

Heldutasuna du eta indarra, hitz jokoak, hizkuntzen metaketak eta ahotsen collageak lagunduta. Bufoi konkordunaren eta sudur gorriko pailazoaren papera hartuta, bere “zirku intimoa” plazaratzen du, eta publiko bihurtu. Lirikoa da, baina islatzen duen pertsona ez dator bakarrik, troupearekin baizik. Bere poesia da justizia beste hitz batzuekin esanda, “maitatuak izatea merezi duten gauza guztiak” maitatzeko ahalegina; eta elkartasuna ere bai, baina elkartasun basatia, hitz otzanak erabiltzen ez dituena, ohiko diskurtso politikotik kanpo. Giza ekintza guztiak politikoak direlako —artea zein bidaia, lana zein asperdura—, politikoak ez diruditenean ere.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak