« Esna amets egitea | Hedabideei kritika »
Leuropa / Pablo Sastre / Susa / EEF, 2002
Europa amets Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-08-04
Idazleak bizitzatik ateratzen ditu idazteko gaiak; edo gairik gehienak behintzat (horrek ez du esan nahi bere bizitzatik soilik ateratzen dituenik, idazleon bizitza besteen bizitzei, besteen esperientziei loturik baitago hari fin sendoz), eta gai bat erabilia izan den arren, idazleak beti asmatzen du nondik heldu eta nola garatu. Liburuaren gaiaz ari naiz, noski: gaur egun hain gogorra den etorkinei buruz idazten baitu Pablo Sastrek honako honetan.
Ez da lehendabiziko aldia euskal literaturak halako gaia hartu eta jorratzen duenik, bat baino gehiago dira horretaz edo horren inguruan idatzitakoak, eta batzuek arrakasta dezentekoa lortutakoak ere bai, denon onerako. Gaiak errepikatzen diren arren (begiratu besterik ez beste literaturatan nolako indarrez azaltzen den etorkinen gaia), idazle bakoitzak bere era du gaia hartu eta gaiaren inguruan historiak idazteko. Pablo Sastreren liburu hau, ezer baino lehen, esan behar da polita dela irakurtzeko, samurra oso. Bi dira pertsonaia nagusiak: Saki eta Tximu. Bata, euskaldun peto-peto horietakoa da, bestea, euskalduna da, baina aita marokoarra eta ama hemengoa, Euskal Herrikoa alegia, hibridoa (Europan asko bezala). Estiloa gustatu zait izugarri, estilo sinplea (idazteko joera dugunok badakigu ordea zein zaila izaten den estilo sinplea lortzen), tonu naturala, berez irtenda bezalakoa.
Gipuzkeraz idatzita egotea, ahozko erregistroetatik ez oso urruti, lagungarri da, oso erraz irakurtzen baita, baina horrek ez du esan nahi liburu erraza denik. Pertsonaia ugari ageri baitira nobelan, egoera desberdin asko, ongi lotuta denak.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui