« Paperezko hegazkinak | Europa amets »
Eguzkia ateri / Karlos Linazasoro / Erein, 2002
Esna amets egitea José Luis Padrón / Bilbao, 2002-08
“Niretzat, literatura, beste ezer baino gehiago, terapia bat da. Sendagaia. Nire kezkak eta obsesioak hustutzeko aurkitu dudan erarik eraginkorrena. Bizitzen laguntzen dit, bizirauten, eta neure burua hobeto ezagutzen. Literaturaren bidez, era berean, edertasuna eta harmonia lortu nahi nituzke; halako lotura guztizko bat naturaren eta bihotzaren artean, mundualdia eramangarriagoa egingo didana” idatzia utzi du Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962) idazleak. Badaki ikasi egin behar dela bizitzen, gozatzen, sufritzen, bizirauten. Amets egiten. “Nik uste dut lo egin gabe ere egin behar dela amets; alegia, begiak ondo irekita dituzula. Idaztea, azken batean, horixe baita: esna amets egitea”. Horregatik, beharbada, igotzen zaigu bihotzeraino maitasun, eta harmonia, eta bake, eta natura olatu bat bere olerki lanak irakurtzen ditugun bakoitzean.
Irakurri dugu Udazkeneko karabana erratua (1991), jiratu ere Apunte eta ahanzturak (1993), apailatu Euriaren eskuak (Alberdania, 1995) eta ezpainetaratu Kartapazioko poemak (1998). Bai, bai, bai. Eta haietatik hartutako poemaren bat kantatzen ari ginela iritsi zitzaizkigun orain hilabete batzuk, laztanen beroa bezala, Eguzkia ateri lehendabizi, Inoiz izan ez garenotan gero.
Eguzkia ateri, autoedizio formulapean iritsi ere eta opari. Ez dakit liburudendetan aukeran izango ote den, gogoz beterik dagoenarentzat hala ere, eskura du nahi izanez gero etxean dudan alea. Irakurtzekoa ezezik, ikustekoa baita. Amodiotsu diot, moñoñada bat egin du Linazasorok eta ohitura duenez, liburuaren gorputzaren jiran eztia bezalako hitz goxoez jantzia, haiku eran-edo olerki guztiak, “Igelaren ahoan/ Ilargiak/ Ostia bat dirudi”, opari-eskaintza biderkatzen duten hots atsegingarri eta gardenez, “Edanak gaude/ Sobera, maite./ Bihar atzo izanen da”, orrialde bakoitzak kandela piztuak balitu bezala.
Erein argitaletxearen eskutik dator, berriz, Inoiz izan ez garenotan olerki bilduma. Mundutik maitasunaren zentrora itzultzen dira Linazasororen bertso lerroak. Pozgarri haundi bat daukagu zain. Haiekin batera bizitzeko poemak dira eta haiekin hil. Sakona da dakarren erreztasuna, barea esaldien trinkotasuna, usaintsua kantuaren gose-egarria, moda apartekoa erritmoa hizkuntzak iratzarria. Poemaldi hagitz ederra.
Poema denda bat jarri beharko luke Karlos Linazasorok, Tolosan edo nahi duen herrian, eta behar-beharrezkoa bezala saltzetik atera bizimodua. Poema denda bat jarri beharko luke Linazasorok, ogigileak bezala, zapatarien gisa.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi