kritiken hemeroteka

8.592 kritika

« | »

Des egiten / Ione Gorostarzu / Elkar, 2012

Bizi kuraiaz eta idatzi talentuz Ainara Maia / Gara, 2013-01-13

Poetaren izatea, poesia, zelofanetan bildurik eskaintzen digu estreinako poema-liburu honetan Ione olerkari gazteak bere bizitza bihotzez.

Eta, izan, izan zitekeen oro, bada poeta, bada norbait. Eme jaio zen emakume izateko, egiten den guztia desegiten delako eta alderantziz. Egunero egiten eta des egiten dela esaten digu eme Ionek. Beldur ikaragarri bat sortzen dute atzera bueltarik gabeko ekintzek, eta hona hemen kritika guztien gainetik eta irakurle guztien azpitik hegan olerkaria, hitz xumez, tinko, ausart.

Zerbait izan nahi zuelako beharbada irakurri ahala des egingo da liburu hau, baina nigan gelditu dena, hitza. Norbait denaren hitz poetikoa idaztearen lanak aske egiten du poeta, dena egin dezakeelako lanpeturik egonik. Aske da, hitzak idatzirik denona egiten baitu berea. Olerkariak ez aspaldi utzi zion zorion beteegiarekin amesteari, eta errealitate egiten ditu ametsak, zerbait bilakatuz, libururatuz.

Jaiotzaz eta heriotzaz mintzo zaigu hitz poetikoz Ione, noiz arte bizituko ote den galderari poesiaren bidez erantzun nahian egin du liburua, hil eta gero alferrik baitira hitzak. Familiaren sokak lotzen du olerkaria, eta bizi den ezkero, bizitzak kezkatzen du poeta, eta denborak ez dio ardura, baina txikitako oroitzapenek elikatzen dute poeta gazte honen hitz jarioa. Dena dago lotuta, denok gaude loturik.

Gau eseri bat tantaz tanta doan bizitzan, eta hitzak egiten eta des egiten doaz poema-liburuko orriak pasa ahala, irakurri ahala. Bizitzea hustu eta bete delako, eta emakume gazteak maite ditu zakilak, batzuetan maite ditu zakilen jabeak ere. Oroitzapenak ez ezik, galderek bultzatzen diote idaztera olerkariari: beharrezkoa ote da sufrimendua gizaki izan gaitezen?

Sufrimenduek eta beldurrek bultzatzen dute bizitzera poeta, idaztera, baina babes-neurriak hartzen ditu badaezpada, min gutxiago har dezan: makillajea, facebooka, poesia, tristura, inork ez baitu erasoko negarrez ari dela. Galderak. Nola izan besteekin eten gabe? Nola sortu izango direnak? Galderak, gidabaimenik gabe jarri baitzioten bizitza eskuetan, eta behar denean euri egiten duen bezala, negar egiten ere badaki poetak benetan.

Bizi, idatzi du denboraz: tik tak! Etsai bihurtu zaion denboraz, agendan ez baitu borobil gorririk, baina hala ere edertasunaz ere idazten du poetak, hala sentitzen duelako, edertasun iheskorraz Ione poetak nahi duena idatzi du bere lehenengo poema-liburu honetan, beretzat eginez poemarik ederrena. Nik neurea neuretzat egingo dudan bezalaxe,hala agindu baitit Ionek.

Heriotza bizitzaren laguna denez, elkarrekin amodioa egiten dute. Tristea da itzulera, eraikinak baino ez ditugunean zain, baina hemen dago liburu honetan poetaren gorputza eta bere poemak. Bera, izan, bera da, eta izango gorputz bat olerkiz jantzirik edo poesia larruazalak bildurik. Eta galdera unibertsalak: noiztik? Noiz arte? Zergatik? Zertarako? Politak dira mundua eder ikusten duten begiak. Zergatik da horren zaila izan nahi dudana izatea? Eta nik galtzear dudalarik itxaropena, irakurri ditut hitzok: itsasoan ez daude arrainak bakarrik, eta argitxoari klik eginik poesia idaztea besterik ez zait bururatzen, motza baita bizitza, mingotsa heriotza, eta tartean maitasuna, bizitza, maletak pisu handia hartzen du bihotza astun delako, beti maitatzen baitu behin joandako hura; itzuliko al da?

Badarama bizitzak poeta, badoa bizitza, hitzek egiten gaituzte, hitzek des egiten, irribarrez horman zu eta ni, Sarrionandia mesanotxean eta inoiz ez dela hilko egin du amets: ikaratzen nau betiko bizitza horrek, astun zait bihotzean BETI hori. Infernua besteak dira, baita zerua ere, bada poeta eta ez da, dena eta ezer ez, ez da aski mintzatzea, esan egin nahi du poetak. Zoriontasuna da poema bat bizitzan edo bizitza, poeman, ni ez naizen oro ez dela nirea onartzea, amapolazko lakuak, baina banoanean zer gertatuko da? Galderak.

Galderaz galdera, segi idazten, segi bizitzen, muxu bat eta gehiago zuri, kamarad(k)a!

Azken kritikak

Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia

Irati Majuelo

Herioa Venezian
Thomas Mann

Aritz Galarraga

Azken batean
Lourdes Oñederra

Ibon Egaña

Goizuetako folkloreaz
Patziku Perurena

Mikel Asurmendi

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Asier Urkiza

Beste zerbait
Danele Sarriugarte

Nagore Fernandez

Akabo
Laura Mintegi

Amaia Alvarez Uria

Txillardegi hizkuntzalari
Markos Zapiain

Jon Jimenez

Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap

Paloma Rodriguez-Miñambres

Lakioa
Josu Goikoetxea

Mikel Asurmendi

Lur mortuak
Nuria Bendicho

Irati Majuelo

Hitz etena
Eustakio Mendizabal "Txikia"

Paul Beitia Ariznabarreta

Akabo
Laura Mintegi

Joxe Aldasoro

Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

Hedabideak