kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Larrepetit / Pello Lizarralde / Erein, 2002

Ihesaldian Javier Rojo / El Correo, 2002-07-10

Orain aste batzuk, konpetentziako egunkari batean Jon Kortazarrek esaten zuen lerro hauek idazten ditudan honek oso gustukoa dudala Pello Lizarralderen literatura. Ez ditut nik adiskidearen hitzak ukatuko. Izan ere, Lizarralde gure artean dagoen idazlerik interesgarrienetakoa da. Hau frogatu nahian dabilen irakurleak nahikoa du argitaratu berria duen “Larrepetit” izeneko eleberria irakurtzea. Bi iheslari eta hauei laguntzen dien pertsonaia dira nobela honen protagonistak. Paisaiak eta eguraldiak zedarritzen duten inguru batean bi iheslariek muga zeharkatzea dute helburu eta hara doaz, bidez bide. Lehenaldirik eta geroaldirik gabe, personaia hauek ihesa markatzen duten gertaeren orainaldi absolutuan katigaturik daude. Eta honetan erakusten du bere maisutasuna Lizarraldek. Idazleak jakin du orainaldi horretan gertatzen direnak, ikusten direnak, sentitzen direnak zehaztasun eta xehetasun osoz azaltzen, interpretazioei edota sentimenduei leku handirik uzten ez dien begirada baten azpian. Begirada hau ere baita nobela honen protagonista. Dena neurtuta dagoen istorio honek, bestaldetik, irakurle berezia behar du. Kontatzen den anekdotaren gainetik, literatura maitatzen eta hartaz gozatzen dakien irakurle arretasua.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak