kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Izotz kandelak / Nemesio Etxaniz / Elkar, 1992

Egien gezurra Patxi Zubizarreta / Egin, 1992-12-27

Bai liburu bitxia duela gutti liburudendetako apaletan aurkitu duguna. Liburua, prestatzaileak dioenaren kontra, bitan ez, baina hirutan partitua datorkigu: aurreneko atalean, Iñaki Segurolaren sarrera trinkoa (trinkoegia?) Nemesio Etxaniz zenaren gainean; hurrena, nobela deitu

duen narrazioa eta azkenik epistolario bat.

Ez da denbora asko Susa argitaletxearen bitartez eta Jon Aranok prestaturik, Txikiaren Hitz etena agertu zela. Liburua handik eta hemendik bildutako poemekin osaturik zetorkigun, eta Nemesio Etxanizen hau bezala, gure hutsune historiko-literarioa betetzera zetorren. Etxanizen Izotz kandelak ere 29 urteko atzerapenaz heldu zaigu, baina hala eta guztiz, neurri batean behintzat, ez du gaurkotasunik galdu.

Liburua irakurri ahala, beste izen askorekin batera, C. Paveserena etorri zaigu gogora. Haren iritzian, gizabanakoaren haurtzaroan kokatu behar omen dira gure geroko portaera eta jarrerak; beraz, idazleak nortasunaren lehen urrats horiek sakon arakatu beharko ditu. Eta Etxanizen narrazioan Ximon protagonistaren umezaroak berebiziko garrantzia du (nahiz eta batzuetan psikologikoa baino areago, antropologikoa dirudien). Baina Paveseri jarraituz, norberaren nortasunean beti geratzen omen da alor bat, berak salbaia edo basatia deitzen duena, eta guregan dagoen alde ezkutua, argitugabea aditzera ematen duena. Eta horixe da Etxanizek bere nobelaren bigarren partean dagiena, hots, apaizaren irrika eta sexu munduan barneratu. Esan ere egin daiteke narrazio hau seigarren aginduarekiko fijazio moduko bat eskaintzen duela (nobelaren oharretan, besteak beste, bitxikeria hau agertzen da: apaizgaien artean ba omen zegoen bat, hazi ixurketak zirela eta ez zirela, lotsagatik, maindirak sei hilabetez garbitzera eraman gabe eduki zituena…). Alabaina, Izotz kandelak hori baino gehiago ere bada, izan ere erlijioaren zenbait egiaren gezurra (I. Segurolaren hitzetan) zertan den argi baino argiago aztertzen baitzaigu.

Liburuaren azken atala, Nemesio Etxanizen euskaltzaletasunaren praktikari dagokio eta horretan, gobernadoreekin eta trukatutako gutunak aurkituko ditugu.

Bitxiak hauek ere, eta J. Azurmendik berriki atera duen Espainolak eta euskaldunak horren osagarri gerta daitezkeenak.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak