kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Biziaren ikurrak / Xabier Lete / Erein, 1992

Argiaren eta ilunaren artean ibiltari Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-01-02

Urtea ez da oso emankorra izan literaturari dagokionean; emaitza ezberdinak ekarri dizkigu prosan, eta urriak, baina gozoak, poesian. Xabier Leteren hau izango da, seguruaski, sorpresarik handiena, arrazoi askorengatik gainera. Aurreko liburuen doinua aldatu egin da honetan, gaiak, askotan, mantentzen badira ere. Ikuspegia ere arras da ezberdina. Andu Lertxundik aipatzen zuen orain ez dela asko psalmoen gisa zirela irakurtzekoak. Badakit “Zentzu antzaldatuen pemategia” ri buruz ari zela, baina hango poema batzuk hemen daudenez, uste dut honetaz ere egin daitekeela baieztapen bera. Zenbait kasutan bai behintzat. Poema helduak dira, horizontea jartzen dutenak orainaren eta iraganaren artean, zentzu guztietan. Esan nahi dut oraingo Xabier Lete helduago ageri zaigula, garbiago bere sentimendu eta pentsamenduetan, jakintsuago.

Bitan zatiturik ageri zaigu liburua. Lehenak “Dohainen liburua” darama izen, bigarrenak “Otoitzen liburua”. Bikoiztasuna da liburuaren ezaugarria, kontraesana. Poema batzuk Jainkoari zuzenduta datoz, beste batzuk gizonari. Bereizketa garbia egiten digu Xabier Letek, kontrajartzen dituelarik kontzeptoak eta horien atzean ezkutatzen direnak: iragana eta oraina, zalantza eta egia, heriotzea eta bizitzea, bakardadea eta lagunak, gelditasuna eta mogimendua; eta nola ez, iluna eta argia. Bi hitz horiek dira gehien agertzen direnak. Badirudi poeta argi bila dabilela eta bere bizitzeari errepaso ematean iragana agertzen zaiola ilun, gauekoa. Pausu bat aurrera da bere buruaren ezagutzan. Bada esaldi bat, oinarritzat har daitekeena. Era honetan hasten da lehen zatiko hamazazpigarren poema: “Betor guregana betiko argia eguerdi zabalean”. Doinua apala da, benetako handitasunaren aurrean, bere mugak, bere txikitasuna ezagutzen dituen gizonarena.

Erlijiotasuna azaltzen digute poema askok; otoitzen modukoak dira. Baina beste batzuk ez, denboraren iraganaz idatzitakoak dira, eta horietan somatzen dut ikutu klasikoa, Horazioren “Beatus Ille” hain famatu hura, mendez mende aldatuz eta berrituz joan dena. Iraganarekiko begirada malenkoniaz jantzirik dago; eta orainarekikoa estoikoa da, gehienetan. Baina ez du Xabier Letek gizakia ahazten, bizi den gizartearekiko kezkei ez die muzin egiten. Bere ahotsa altxatzen du indarkeriaren aurrean, odol-isurtzearen aurrean. Baina ez da profetaren hitza, bere bidetik joan nahian dabilenarena baizik.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak