« Argiaren eta ilunaren artean ibiltari | Ezohizko harremanak »
Eremu karroinduak / Luis Berrizbeitia / Elkar, 1992
Kultismoaren bidea Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-01-09
Liburu honetan biltzen dira Luis Berrizbeitiaren azken urteotako poemak. Ez dute ardatz bakarra; gai ugarien inguruan mogitzen dira. Interesgarria deritzot idazleak berak hitzaurrean esaten duenari: “Ondoan irakurriko dituzunei buruz esan dezakedan gauza bakarra da ahalaz sinpleak eta zuzenak egitera entseatu naizela”. Poesiari buruzko kezkak nabarmenak dira zenbait poematan. Kexu agertzen zaigu poesiaren erresuman etsaiak sartu direlako, eraiki dutelako kanpamendua “izenlagun handiosez, figura bihurri eta hutsalkeriez”. Badago gaur egungo poesiaren kritika. Apaltasuna eta xalotasuna aldarrikatzen du, baina kontraesan baten aurrean gaude. Xalotasuna nola adierazi hizkuntza mugatu gabe, hizkuntza ahalik eta xinpleena ez ezik, ahalik eta zabalduena erabiltzeke? Berrizbeitiak darabilen hizkuntza ez baita arrunta, oso aukeratua baizik, kultoa gehienetan, euskaldunon kodigoetarako, noski. Poesia, azken finean, hizkuntza da, eta hitzak definitzen eta zehazten du poema.
Horretan baditu antzindariak: Joseba Sarrionandia eta Jon Mirande, batzuk aipatzekotan. Baina uste dut badela zerbait gehiago Berrizbeitia eta poeta haien artean, badirela halako miresmen eta lilura, poesia egiteko modu eta poesiari berari buruzko teoria antzekoak. Kultismoa aipatuko nuke. Esan nahi dut Luis Berrizbeitia irakurle porrokatua dela, eta poesiarako gaiak liburuetatik ateratzen dituela. Liburuetako pertsonaiak eta berak estimatzen dituen poeta zaharrak dira lerroetan dabiltzanak handik hona. Ikusten da poeta batzuekiko atxekimendu berezia, hala Francois Villonekikoa, zeinari bi pema eskaintzen baitizkiot haren maneratan idatziak. Besteen ahotsa da lerroetan agertzen zaiguna, besteen sentipena da gehienbat irakurtzen duguna, ez bada “Ustez” edo “Ezezkorraren kredoa” izenekoetan. Hor poetaren beraren doinua entzuten dugu, eta horiexek dira nire irudiko poemarik sendoen eta sakonenak, filosofia txiki baten isla. Ez dut uste poesiak egiarekin edo gezurrarekin zerikusirik beharko lukeenik, baina arrotz egiten dira liburu honetako poema asko, ez da hemengoa haien edertasuna.
Egiturari dagokionez, batzuk bertso moduan idatzirik daude, eta beste batzuek, ordea, gehiago dirudite prosazko lan. Ipuin laburren antzekoak baitira, beltzak, herioaren itzala daramatenak soinean. Eta berriro topo egiten dugu antzindariekin; Kafka, Borges, Sarrionandia, Mirande…
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi