« Hamaika | Harri preziatuz beterik »
Gartzelako poemak / Joseba Sarrionandia / Susa, 1992
Errealitatea bezain gogorrak Jexux Arrizabalaga / Egin, 1992-12-20
“Egungo poesiari buruz, inpresio bat azaldu nahi dut lehenbaitlehen, hau da, geroago eta aspergarriago egiten zaidala espresiboa besterik ez den mezua, iminzioz paperera pasatzen den barruko abots hori, aitorkizun sentimentalen poesia” (1). “Tristuratik bakarrik ez da poema onik sortzen, ez eta amorio hutsetik, sendimendu bi aipatzeagatik… poesia hitzez egiten delako…” (2). “Euskal poetak, euskal torneroak edo euskal futbolistak bezala Euskal Herriaren askatasunaren alde ekiteko eginbidea du, eta gizarte zapaltzaileen aurka eta abar, baina ez poeta delako, ez eta aldaretik”. (3). “Poeta ez da bere ideiengatik edo bere portaeragatik bere sendimenduengatik ere ez den bezala, baizik eta bere poemen balioagatik, bere idazkeragatik, bere hitzengatik”. (4). “Poetaren eginbidea…, tribuaren hitzei zentzua garbiagoa ematea da. Zentzu garbiagoa, osoagoa, irekiagoa, hitzen bidez kontzientziaren eta munduaren artean erlazio aproposagoak sortzeko”. (5).
Esaldi hauetan (Ni ez naiz hemengoa, Pamiela) Sarriren poesiari buruzko ideiak agertzen lira.
“Gartzelako poemak” liburu honetan Ruper Ordorikaren Aintzin solasa eta Joxemari Iturralderen epilogoa ere badatoz. Iturraldek dio: “Seguruenik irakurlea, liburu hau amaitu ondoren, ez da hasieran zegoen bezain sosegaturik eta lasai geratuko”, oso gogorrak dira eta. pentsaerazten dutenak. Agian irakurleak poema guztien mezua edo esanahia ez du hartuko; ez da harritzekoa. Agian gartzelako errealitatea bizi dutenek azkarrago jasoko dute, errealitate hori isladatzen baita poema gehintsuenetan.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi