kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Zutaz Amoroski / Jon Casenave / Ustela, 1978

Zuberotar bat maisu amodiozko poesigintzan X.X. / Egin, 1978-08-30

Amodioaren eta maiteminaren mundua ez da, agian, egundo adierazi eta mamitu honelako sakontasun finez euskal literaturan. Ez da merezimendu txikia hain landu gabea dagoen alorra izanik.

Casenave zuberotar gazteak espresakera liraina eta jasoa du benetan, fineziaz eta lirikotasunez betea. Zetazko poesia birjina, amodioaren erresuma misteriotsuan murgiltzen gaituena. Presentazioa eta marrazkiak ere aipagarriak dira, poemari egoki doazkionak.

Amodiozko bidaia egiten du poetak bere maiteñoaren baitan, gorputzetik hasi eta izaitearen barne-muinetaraino joaz. Hasieratik bertatik iradokitzen zaigu bidaiaren egitura eta zentzua:

“Prefazio gisan Ipartar batek erran dit, emaztekia arras Bidaia dela…”

Bidaia maiteminezko horri erotismo fina eta zindoa dario, mundu teluriko onirikoan ederki josia eta kokatua dagoelarik. Hor dira airea, sua, ura, txoriak, landareak, etab. Bidelagun eta ingurumari atsegin bezala.

Krisialdi baten ondoren, euskal poesia bide berrietan barrena dabil, forma berriak entseiatzen. Garai bateko —ez aspaldiko— poesia sozialaren mailua urruti samar geratu da jadanik. Gure poetarik bizkorrenak formaz arduraturik dabiltza, eta horixe da literatur zentzua nagusitzen ari delarik. Hemen aipatu den liburuskak fruitu umotuaren ahogozoa uzten du.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak