kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Elurra galtza motzetan / Gabriel Korta / egilea editore, 2012

Misterio handi bat Igor Estankona / Argia, 2012-09-30

Gabriel Kortak 2010eko Laugarrenak lau mardulean bildu zituen, eta berridatzi, bere ordura arteko lanak. Liburu haren bidez hurreratu nintzen Isiletik (Ustela, 1980), Okaranak (Susa, 1986) eta Harri hautsiak (2002) zaharretara, hiru horiek eta Testigantza berriak osatzen baitzuten poetaren errepaso antzeko bat, puntu eta jarrai antzeko bat ibilbide sano pertsonal eta beti libre batean. Orduan zenbait forma iruditu zitzaizkidan apur bat antigualekoak. Baita oraingo liburu honetan ere. Funtsean Kortak bilatzen duena erritmo diskurtsibo jakin bat da, gauzak, sentimenduak, bizipenak zehatz eta fidelki adierazi ahal izateko. Bai orduan eta bai orain ere, dena dela, uneka atsegina da bakarrizketa: zuria eta beltza, argia eta itzala, justizia eta ilunpea aztertzen ditu idazleak.

Zer da poeta izatea, beraz? Misterio bat iruditzen zaio idazleari poeta izate hori. Batzuetan artista, beste batzuetan filosofo, kontzeptu indartsuak maneiatzen dituen bide-erakuslea begitandu zait Korta, ezaugarrietako bat izanik galdera handiak egiteko darabilen aisetasuna. Elurra galtza motzetan, ia osorik, bakardadearen inguruan dabil. Bakardadean idatzia dago, bakardadean autoreak berak ilustratua. Iñaki Bastarrika adiskidearen laguntza aitortu eta eskertzen du, eta pentsatzekoa da haren aholkua izango zuela handik kendu, hortik gehitu, eta buelta bat emateko guztiz findurik geratu ez denari. Zentzu horretan, nabarmena da liburuaren eskulangintza isil, pazientziaduna. Gogor zizelatuak geratu dira ardura unibertsal batzuk, eta poetikoki definituak, euren izaera erlatiboa gora-behera, maitasuna eta libertatea: “Askatasuna neurri batean, bakardadea da. / Eta gorrotoa gaizki doakio bakartiari. / Askatasuna erantzukizun eder bat iruditzen zait”. “Eroaren hitzak / ez du balio. / Ospe txarra dut, / baina aske naiz. / Maite dudalako nire burua; / erotu egin nintzen, / hori da guztia”.

Lirikak nekatuz gero akaso babesa bila dezakegu era honetako poesian, eta mundua aldatzeko asmoarekin idatzitako hitz hutsaletan. Dena dela, Elurra galtza motzetan irakurri ahala otu zait pentsamenduaren poesia honen funtsa beharbada ez, baina formak bai, formak astunegiak egiten zaizkidala. Gustu jakin batzuetara egiten da azkenean norbere gustua bera: beste modu ez hain serio batzuk ditut nik nahiago, baita meditaziorako ere.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak