« Aukeran eleberria | Paradisua »
Tximistak / Jean Echenoz (Gerardo Markuleta) / Meettok, 2012
Tesla-ren mamua Javier Rojo / El Correo, 2012-09-15
Jean Echenoz idazle frantziarrak jarraitzen du benetako pertsonengan oinarrituta nobela eta biografiaren erdibidean dauden liburuak idazten. Kasu honetan Nikola Tesla-ri (Gregor, liburuan) heldu zaio txanda, aurreko liburuetan Ravel edo Zatopek-i tokatu zitzaien bezala. Liburuak Tximistak du izenburu, eta bere pertsonaia horietaz egindakoek erakusten zituzten antzeko ezaugarriak ditu. Kontuan hartu behar dugu benetan bizi izan den pertsona batengan oinarritzen bada ere, bizitza horrek fikzioaren tratamendua daukala liburuan. Beraz, Teslaren bizitzaren gorabenerak ezagutu nahi dituen irakurleak nekez aurkituko du bertan bere jakin-nahia aseko duen informaziorik. Hasteko, liburuak erakusten duen jarrera orokorragatik: askotan ipuin miresgarri baten aurrean gaudela ematen du, hain zehaztugabeak dira denbora eta lekuari buruzko informazioak. Jakin badakigu gertakariak XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen lehenengo hamarkadetan kokatzen direla. Baina testuan ez dago horri buruzko erreferentzia zehatzik. Garai zehaztugabe batean zeharka baino aipatzen ez den toki batean jaiotzen da pertsonaia, eta hasierako zehaztugabetasun hori nobela osoan mantentzen da. Urteak pasatzen dira, baina zaila da jakitea zenbat. Pertsonaia leku batetik bestera mugitzen da, eta, batzuetan, leku horien izenak aipatzen badira ere, horixe baino ez dira, lekuak, izenak, ametsezkoa dirudien geografia baten aipamen xumeak.
Nobelaren erdigunean pertsonaia dago, jaiotzatik bertatik markatuta dirudien pertsonaia, patu saihestu ezin baten menpean. Pertsonaiak, beraz, patu horri jarraitu behsterik ezin du egin, bizitza hori poliki-poliki amildegi batera hurbiltzen den bitartean. Pertsonaiak egiten dituen gauzak kontatzen dira, beste pertsonaia batzuekin (Edison-ekin, Westinghouse-kin) dituen harremanak aipatzen dira, baina inpresioa geratzen da narrazioa pertsonaiaren azalean gelditzen dela. Bestalde, nabaria da idazleak ez duela sinpatia berezirik sentitzen harekiko. Gupidarik gabe aurkezten du xelebre, desatsegin eta bera baino handiagoko “ego” baten jabe izango balitz bezala, harekiko identifikazioa ekidinez. Munduko “asmalaririk” garrantzitsuena izan ondoren, bere erruz amiltzen da ezerezean, bere munduak errealitatearekin zerikusi handirik ez duela dirudielarik.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez