« Aukeran lañoegia | Tesla-ren mamua »
Birjinak / Irene Nemirovski (Jose Antonio Sarasola) / Alberdania, 2011
Aukeran eleberria Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2012-09-09
Aspaldi nenbilen Irene Nemirovski (Kiev, 1903 – Auschwitz, 1942) irakurtzeko gogoz. Haren garaikide izandako antzerkilari frantses baten obraren inguruko ikerketa lanean ari nintzela, orduko Paris okupatuaren testuingurua zela eta, Dantzaldia irakurtzeko gomendatu zidaten. Suite frantsesa-rekin batera, hura baita Nemirovskiren eleberririk ezagunena. Ordutik izan dut heziketa frantsesdun idazle ukrainar honekiko kuriositatea. Bata zein bestea irakurri gabe, aldiz, Joxe Antonio Sarasolak itzuli eta Alberdaniak kaleratu duen Birjinak. Eta beste kontakizun batzuk izeneko ipuin bildumatik abiatu naiz emakume honen obra literarioa ezagutzera. Eta egia esan, ez dakit nire kuriositatea zertxobait zapuztu egin ote den.
Liburua osatzen duten hamabi kontakizunetatik bost izan ziren garaiko aldizkarietan argitaratuak, eta horietan azkenak, Birjinak (1942) deritzonak, hain zuzen ere, irabazi du bilduma honen izenburua koroatzeko lekua. Beste kontakizunak eskuizkribuan gorde ziren, 2009. urtean liburuan argitaratu ziren arte.
Birjinak da, dudarik ez, hamabietarik txapelduna eta Zine mintzatua (1935) izenekoari emango nioke bigarren postua. Hauetan biltzen da gordintasun erabatekoan eta ezbeharretan oinarritzen den benetako bizitzaz zein patuaz idazleak duen ikusmoldea; “geure indar guztiekin bizi nahi dugu edo bakea nahi dugu” (170. orr.), esango du ipuineko emakume protagonistetako batek. Pertsonaia zauritu eta hondatuek aditzera ematen dutenez ez du balio zoritxarra saihesten ahalegintzeak, hobe da aurrez aurre eta begietara begiratzea. Ondo egosiriko bizitza ez da benetako bizitza.
Ipuin batetik bestera askotariko sentsazioak esperimentatzeko aukera izan dut. Batzuk hogei orrialdekoak, hamar edo bostekoak beste batzuk, baina ez da ipuinen luzera kontua izan. Gorabehera ugari sumatu dut liburuaren irakurketan zehar, eta nagusitzen zaidan sentsazioa asperdurarena da. Eleberri batean, hamar orrialderen tarteko asperdurak ez gaitu zertan eleberri osoa deuseztatzera bultzatzen, bai aldiz ipuinen kasuan. Hala gertatu zait Mamuak, Ezezaguna eta Magia bezalako ipuinekin, inolako erakargarritasunik gabe irakurri ditut. Nemirovskiren ipuinak bizipen eta esperientzia pertsonaletatik abiatzen diren arren, transzendentzia ontologiko unibertsal zaindu batez hornituak dira. Zentzu horretan, azpi eduki aldetik ezin zaio sakontasunik ukatu. Hala ere, gure patua josteko baliatzen dugun bizitzaren oihalaz hausnartzea sobera ez badago ere, karga bera garraiatzen duten hamabi ipuin irakurtzea astunegi suertatzen da. Agian eleberritik abiatzea izan zitekeen bide zuzena, eta aukera baduzue hura gomendatzen dizuet.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez