« Tesla-ren mamua | Udazkeneko lorea »
Paradisua / Arrate Egaña / Elkar, 2012
Paradisua Lurdes Imaz / Aizu!, 2012-09
Arrate Egañak bost ipuin bildu ditu Paradisua lanean. Liburuari izena ematen diona da luzeena, beste laurak kontakizun nahiko laburrak baitira. Halaber, paradisua da bost kontakizunak lotzen dituen kontzeptua: lehen lau narrazioetan, pertsonaiak zoriontasunaren bila dabiltzalako, bakoitza bere eremuan; azkenekoan, berriz, erabateko kontrasteagatik, infernua delako bertan islatzen dena. Bestalde, ipuin guztiek dituzte oinarri giza harremanak, beti ere familia inguruan girotuta, idazleak familia erabiltzen duelako, neurri batean, pertsonaien nolakotasuna azaltzeko.
Gainontzean, ipuinak guztiz independenteak dira. Bakoitza leku ezberdin baina ezagun batean kokatzen da, eta aipatu giza harremanak hainbat modutan eta jite ezberdinetako pertsonaien artean garatzen dira.
Liburua oso arin irakurtzen da. Alde batetik, istorioek ez dutelako lotura narratiborik euren artean, eta, bestetik, elkarrizketak ugariak izanik, arintasuna eskaintzen diotelako kontakizunari. Ezaugarri horiek eragiten dute bilduma hau egokia izatea euskalduntze prozesuko erdiko mailetan dabiltzan ikasleentzat ere.
Egaña haur eta gazte literaturan aritu da batez ere orain arte, baina helduentzat ere idatzi izan du. Hain zuzen, bi sari irabazi zituen duela 20 urte baino gehiago helduen ipuinekin, Donostian eta Salamancan. Antzerkiko Irun Hiria saria ere eskuratu du Egia antzezlanarekin.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi