« Ezerk ere ez du axola | Krimenaren atzean »
Udazkeneko lorea / Xabier Etxeberria / Elkar, 2012
Udazkeneko lorea Ione Gorostarzu / Galtzaundi, 2012-09-21
Eta horrelaxe gertatzen da liburu honetako protagonisten kasuan ere. Mikel, Naroa eta Lucia dira pertsonaia nagusiak, berrogei urteren bueltan dabilen hirukotea. Gustuko lanik ez, ametsei uko egin izanaren hutsunea, errutina, beste baten itzalpean emandako bizitza… norberak ditu bere ezinak, eta gezurra baliatuko du horiek estali, edo, behintzat, eramangarriago egiteko. Bakoitzak bere buruari kontatutako gezurrak dira batzuetan, munduari esanak, bestetan. Liburuan esaten denez, ez omen da ona guztia jakitea, eta ez jakiteak, batzuetan, babestu egiten omen gaitu. Babes hori mugatua da, ordea; pisu hartzen du gezurrak, itolarria eragiten, eta zama horretatik askatzeko tentaldirik ere izango da, nahiz eta azkenean ezerezean geratu, egia ez baita, gehienetan, gezurra baino arinagoa.
Xabier Etxeberriaren bigarren bakarkako eleberria da honako hau, nahiz eta beste hainbat liburu eta eleberri ere idatziak dituen anaia Martinekin batera. Liburua pertsonaien arabera antolatutako kapitulu motzetan banatzen da, eta, hauetan, narratzailea ere aldatu egiten da. Mikel lehen pertsonan zuzentzen zaigu; Luciari dagozkion ataletan, berriz, narratzailea da, bigarren pertsona erabiliz, Luciari zuzentzen zaiona, eta Naroaren kontuak, berriz, hirugarren pertsona orojakile baten ahotsetik datozkigu. Gustatu zait kontalariaren aldaketa hori, nolabaiteko dinamismoa eta kolore aldaketa eskaintzan baitio testuari, nahiz eta distantziaren joko horrek gehiago gerturatzen gaituen Mikelengana, eta, Naroa, berriz, urrunxeago geratu zait niri, hainbeste ezagutu ez dudan sentsazioa edo utzi dit.
Liburuan zehar topatu ditut gauza interesgarriak; Luciaren pertsonaia, esaterako, eta honek ahizparekin daukan erlazioa, edo, hobeki esanda, halako obsesio moduko bat, gainditu gabeko min handi bat, minaren bidez sendatu nahi izan duena. Pertsonen arteko ezin ulertuak dira, izan ere, nobelako gai nagusi, maitasunak dena ez baitu erraz egiten. Izan ere, nobelako pertsonaiek elkar maite dute, baina, hala ere, harremanak bihurriak, sarri jasangaitzak dira. Edo agian ama, bikotea edo ahizpa derrigorrean maite behar hori bera da ezinak sortzen dituena.
Egoera batzuk behartu samarrak iruditu bazaizkit ere, hala nola gurpilarena edo bukaera, borobilegia, akaso, kontakizuna, orokorrean, ongi landua iruditu zait, eta, egilearen helburua gezurra zein egiaren zilegitasuna zalantzan jartzea bada, horretara eramaten zaituela uste dut.
Aspaldi esana da egiak min egiten duela. Baina galdera zera da, noraino da zilegi min hori, egiaren izenean?
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro