kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Piztiaren begiak / Alberto Ladron Arana / Elkar, 2012

Krimenaren atzean Javier Rojo / El Correo, 2012-09-22

Gure artean badaude idazle batzuk intrigazko istorioak eta nobela beltzak idazteko joera daukatenak. Haietako bat da Alberto Ladron Arana. Genero beltzeko idazlea izanik, ildo horretan kokatzen da bere azken nobela, Piztiaren begiak izenburukoa. Genero honek ezaugarri oso markatuak ditu, eta gure artean ezaugarri markatu horiek behin eta berriro errepikatzen dira, honelako liburu bat irakurtzean, déjà vu delakoaren inpresioa utzita. Lehenengo eta behin, boterearen eta aberastasunaren kontrako ikuspuntua da. Nobela beltzetan krimen batekin egin behar dugu topo, eta krimen hori normalean hilketa izango da. Hilketa horren atzean, beti edo ia beti boterearekin identifikatzen diren pertsonaia batzuk agertzen dira, aberastasunak eta botereak ezinbestean beren atzean krimenaren hazia gordeko balute bezala. Eredu klasikoetatik datorkigu hau, baina idazle euskaldunok joera hau indartu besterik ez dute egiten. Nobela beltzak gure artean duen berezko ezaugarria krimena argitu nahi duen ikertzailearen izaera da. Ez da profesionala izatean (polizia, ikertzaile pribatua), arazoan nahi gabe nahastutako gizajo bat baizik, txotxongilo bat. Nobela honetan, hildakoaren senarra. Izan ere, gure artean mesfidantzaz ikusten dira boterearen seinaletzat pareka daitezkeen ikertzaile profesional horiek. Etsipen giroa da beste ezaugarri bat, pertsonaia nagusia zinismo eszeptikoan murgildurik agertzen baitzaigu, gizartean batere usterik ez duelarik. Edonola ere, nobela hau gaurko Nafarroan kokaturik dagoenez gero, idazleak inguruko errealitate politikoari dagozkion zenbait osagai ere sartu nahi izan ditu bere argumentuan, bertan kontatzen dena (itxuraz auto istripu batean hildako emakume baten heriotzaren ikerketa) gure testuinguru politikoan txertatzen baita. Zeharka bederen, indarkeria politikoak ere bere partea izango du argumentuan.

Argumentua nahasi xamarra da, honelako nobelei dagokien bezala, topikoz beterik dago, adibidez hemengo pertsonaia “gaiztoak” ohiko ereduaren adibide ikusgarriak dira, eta argumentuan, batzuetan, kulebroien ezaugarriak daudela ikus daiteke. Hala ere, aitortu behar da Alberto Ladronek oso ondo menperatzen duela eredu hau eta jakin-minez irakurtzen dela istorioa.

Argumentua garatzean tranparen bat ere badago, adibidez, informazio batzuk irakurleari ezkutatzea; baina nago denbora-pasa bilatzen duen irakurleak liburu honekin lortuko duela.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak