« Klasiko bat berriro ere argitan | Martutene »
Ultramorea / Nancy Huston (Jon Muñoz) / Alberdania, 2012
Heldu bilakatzea Javier Rojo / El Correo, 2012-07-07
Argitaratu berri zaigu Nancy Huston idazle kanadarrak idatzitako nobelatxo bat, euskal bertsioan Ultramorea izenburua duena. Istorioaren protagonista hamahiru urteko neskato bat da, Lucy izenekoa. Neskato honek bere urtebetetze egunean egunkari bat idaztea erabaki du. Nobelaren testuan neskatoak hiru hilabete eta erdian idatzi dituenak azaltzen dira. Neskaren inguruan pobrezia nagusi da. Izan ere, gertakariak 1936an kokaturik daude, eta 29ko krisiaren ondorioei neskaren familia bizi deneko eskualdean zabaldu den lehorraldia gaineratu behar zaie. Pertsonaia helduek, batez ere Lucyren amak, behin eta berriro gogoratzen dituzte hobeto bizi zireneko garaiak, baina neskatoak ez dauka horri buruzko kontzientzia argirik. Bestalde, aita artzain protestantea da, pobrezian ere eskuzabala izan nani duena, aldez edo moldez pobrezia partekatu behar dela pentsatzen baitu, eta erlijioa bizitzaren erdigunean jartzen du.
Askotan familiaren etxean alderrai ibiltzen diren pertsona galduek aurkitzen dute aterpe eta, halako batean, Bernard Beauchemin izeneko sendagilea hartuko dute bertan. Argumentuaren hari nagusiak hauexek direlarik, ez dugu ahaztu behar testua hamahiru urteko neskato batek idatzitako egunkaria izango balitz bezala aurkezten dela. Eta hain zuzen egunkariaren fikzio horretan erakusten den ikuspuntuan nobelaren osagairik garrantzitsuena aurkitzen dugu. Lucy neskatoa bere kabuz pentsatzen hasten da eta hainbat gauzari buruz bere iritzia, ingenuo xamarra baina berezia, erakusten du.
Erlijioa da bere kezka nagusietako bat, zeren neskak ezin baitu ulertu gizakien sufrimenduen aurrean Jainkoak erakusten duen ardura eza. Neskatoaren ustez, Jainkoari, existituz gero, bost axola zaizkio gizakiak eta hauei gertatzen zaizkienak. Eta iritzi hau osatuz doan bitartean, familiaren erlijiotasunarekin egingo du nolabaiteko talka. Neskaren duda hauez gaitera, Bernard Beaucheminek (deitura sinbolikoa dela ematen du) datorkion eragina agertzen da.
Mediku honek neskatoari heldua izango balitz bezala hitz egiten dio, eta munduan pentsatzeko beste modu batzuk ere badaudela erakusten dio.
Heldu bilakatze prozesua kontatzen zaigun nerabeentzako nobela baten aurrean gaude, eta, pertsonaia heldu bilakatzen den bitartean, bere jarrera kritikoa nabamenduko da. Edonola ere, protagonistak inguruarekin erakusten duen jarrera kritikoan idazlearen eskua nabarmenegia dela iruditu zait.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro