« Heldu bilakatzea | Ukabilean eramateko »
Martutene / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2012
Martutene Mikel H. Abaitua / Berria, 2012-07-08
Donostiako Martutene auzoak leku berezia izan du euskal gatazkaren historian. Hainbat ETAkide eta ENAMkide egon dira bertako kartzelan preso. Handik ihes egin zuen 1985ean Joseba Sarrionandia idazleak Imanol kantariaren bozgorailuetan ezkutatuta. Zenbait urte geroago, 1990ean, ETAk hango presoen irakaslea hil zuen eta 1993an bertako psikologoari ere kendu zion bizia (paradoxikoki euskal presoak Euskal Herrira gerturatzeko hainbat lan egin zuen ELAko sindikalista hari).
Martutene da, halaber, Ramon Saizarbitoriaren azken eleberriaren izenburua, baina ez da euskal gatazka, ordea, bere gai nagusia, askotan agertzen den arren. Hain zuzen ere, zaila egiten da esatea zein den gai nagusia liburu mardul honetan, bere ugaritasuna ikusita. Autoreak aurkezpenean erruarena aipatu zuen, eta bere aurkezleak jelosiarena. Egia da, gai horiek hor daude, hala nola medikuei buruzko begirada kritikoa, literatura (eta bereziki Max Frischen obra orokorki eta Montauk nobela partikularki, Martutene bezala M letraz hasten dena ez halabeharrez), Euskal Herriaren historia eta kultura, 68ko belaunaldia, oraingo gizarteari buruzko gogoetak… Baina gai guztietatik garrantzitsuenak maitasuna eta sexualitatea dira ziur aski (heteroa beti Saizarbitoriaren istorioetan).
Ezin da Martutene irakurri donostiar idazle honen aurreko liburuak behin eta berriro gogoratu gabe. Etengabe agertzen dira bere betiko obsesioak eta kezkak, hala nola betidanik laudatu duen literatura modernoa ere. Lehenengo obratik hasita.
Egunero hasten delako nobelan bezala, honetan ere bi plano nagusi txandakatzen dira etengabe, baina Martutene-n bien arteko erlazio eta lotura lehen unetik da agerikoa, hartan ez bezala. Bi nobeletan orainaldi gramatikaletik narratuta dago gehiena. Bi planoetako bat Julia itzultzailearen pertsonaian fokalizatuta dago (eta bere bikotea den Martin idazlearenean), eta bestea Abaitua ginekologoarenean (eta bere bikotea den Pilar medikuarenean). Bietan agertzen da neska gazte eder bat protagonista paperean (esan nahi baita azken nobelako bi planoetan, eta baita bi nobeletan ere), Lynn izeneko soziologo estatubatuarra Martutene-n. Lehen nobelan bezala azkenekoan ere pertsonaiei ematen zaien tratamenduak urrundu egiten ditu biak Nouveau Roman garbitik, biek nobela modernoaren ezaugarriak dituzten arren, edo hobeto esanda, modernistarenak, zentzu anglosaxoian, ez hispanikoan.
Ginekologoak ere agertzen dira bietan, baina diferentzia esanguratsu batekin, lehen nobelan ginekologi operazio garrantzitsuena abortatzea den bitartean (omega), azkenekoan jaiotza izango da (alfa). Horregatik, eta ez halabeharrez, Martutenen ez dugu aurkituko aurreko liburuetan bezain nabarmenki bere obra ia guztian zehar obsesiboki agertzen den heriotzaren gai existentzialista (agertzen den arren, baina Martinek idazten duen liburuan hain zuzen ere, bigarren maila narratibo batean, keinu bat balitz bezala). Saizarbitoriaren ia obra osoan dagoen begirada tragikoa desagertu egin da bere azken bi liburuetan.
Saizarbitoriaren nobelagintza bi etapa nagusitan banatu ohi dugu, kronologikoki bien artean hemeretzi urteko tarte luzea dagoelako, nahiz eta bigarren etapako lehen eleberriak (Hamaika pauso) hanka bat eduki lehenengoan eta beste bat bigarrenean narratzeko moduari begiratuz gero. Lehen etapan Euskal Herriaren historia eta giro soziopolitikoa agertzen diren arren (gerra zibila, diktadura frankista, estatuaren indarkeria, borroka armatua…), eta gizon-emakumeen arteko maitasun eta sexu harremanak aztertzen badira ere, askoz garrantzitsuagoak izango dira bigarren etapan (non maitasuna infidelitate bihurtzen den oso maiz). Martutene-n, gainera, bikote baten gorabeherak ez, baizik eta birenak agertzen dira, edo hobeto esanda, hirurenak, Harri irakasleak duen garrantzia ahaztuko ez badugu. Baina nobela honetan euskal gatazka gai nagusia ez izan arren, askotan oso presente badago ere (musikako baxu etengabe bat bezala), garrantzitsuagoa da Euskal Herria bera, bere kultura, bere berezitasunak, munduan aipatua izateko modua, hala nola bere hizkuntza eta ohitura soziologikoak. Esan genezake nobelako narratzailea ez ezik autore enpirikoa bera ere Euskal Herriarekiko maitasunak larriki zaurituta dagoela. Nahita eginda ez badago ere, oso baliagarria izango da Lynn neska gazte soziologo amerikarra itzulpenetarako, berari Euskal Herriko gauza guztiak esplikatu behar zaizkiolako, eta bide batez, irakurle guztiei, eta hori bitarteko garrantzitsua izango da nobela hau erdara ezberdinetan irakurriko dutenentzat.
Geure burua, Euskal Herria eta giza harremanak hobeto ulertzen asko laguntzen duen nobela bikaina da Martutene, bere argumentu itzuli-mitzuli, suspense eta ustekabe guztiekin.
Lur mortuak
Nuria Bendicho
Irati Majuelo
Hitz etena
Eustakio Mendizabal "Txikia"[z-247]
Paul Beitia Ariznabarreta
Akabo
Laura Mintegi
Joxe Aldasoro
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Paloma Rodriguez-Miñambres
Nork gudura haroa?
Patziku Perurena
Mikel Asurmendi
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Asier Urkiza
0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar
Nagore Fernandez
Akabo
Laura Mintegi
Aiora Sampedro
Espainolak eta euskaldunak
Joxe Azurmendi
Mikel Asurmendi
Lakioa
Josu Goikoetxea
Irati Majuelo
Poesia guztia
Safo
Aritz Galarraga
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Maddi Galdos Areta
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Hasier Rekondo
Akabo
Laura Mintegi
Jon Jimenez