« Irakurle baten autonomiatik | Sekretuak eta gezurrak »
Baita hondakinak ere / Iñigo Astiz / Susa, 2012
Esperimentu luminikoa Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-06-29
Gertatzen da. Idaztearen eraginez, azkenean testuak harilkatzen dira, eta kasu honetan bezala, poesia liburu baten aurrean gaude. Iñigo Astiz, poeta berria dugu, Baita hondakinak ere bere lehen poesia liburua baita. Liburuaren irakurketa bukatuta bezain pronto, lehenengo sentsazioa izan da, idazlea, kasu honetan poeta, gai baten inguruan aritu dela hausnarrean, baina emaitza oso heterogeneoa da. Liburuaren irakurketa zerra hortza baten modukoa da. Gailurrean zaude, surfista bat bezala olatuaren gainean, eta badira beste une batzuk, non poema bera erortzen den, irakurketa oso laua bihurtzen delarik. Goian, gozatzen, ibilitako poema bat, “Audiogida” da, “Pentsatzen dut museoko segurtasun kamerek / erregistratuko zutela zure jainko gihartsuen / aurkako duelu pertsonala, baina gero, / lapurretarik gertatu ezean behintzat, / galdu egingo dela betirako garaituta / Zeusen bularraldetik begirada lurrera / apartatzeko egin duzun keinu dotorea”. Idazten Iñigo Astiz garbia da. Ikusten da bere idazketa poetikoaren helburua, hurbiltasunetik doala; eta komentatu behar da, liburuak agertzen duen ezaugarri nagusia: poesia narratzaile baten aurrean gaude, eta horren adierazle nagusia da, liburuaren azken poema, non bertan Astizek Euskal Herriaren inguruko interpretazio bat egiten duen, subjektibotasuna guztiz agerian geratzen dela. Eta hemen aipatu behar da egilea zintzoa dela. Ez du ezkutatzen bere nitik berak egiten duen argazkia. “Euskal Herria, bukatu egin behar genuke / behingoagatik: bukatu hasieratik. / Geroak esan beza erri bat izan zan / edo-ta ats emaiogun ontan iraun dezan. / Euskal Herria, arnasaldi hau ez da dena, / baina bai nire pixka guztia”. Eta irakurleak berea.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez