« Esperimentu luminikoa | Steinbeck: shock eragilea »
Udazkeneko lorea / Xabier Etxeberria / Elkar, 2012
Sekretuak eta gezurrak Javier Rojo / El Correo, 2012-06-30
Xabier Etxeberria Garro, bakarka zein bere anaia Martinekiko elkarlanean, hainbat libururen egile bihurtu zaigu. Edonola ere, behin eta berriro langintza honetan bere lekua bilatzen ari dela iruditu zait, hau da, oraindik ere ez duela oso argi norantz jo literaturan. Horrexegatik, bere literatur lanetan agertzen diren desberdintasunak eta desorekak. Oraingoan Udazkeneko lorea izenburuko nobela eman du argitara. Liburua esaldi batekin definitu beharko balitz, zinismoaren zipriztinak dituen komedia erromantikoa dela esango nuke. Izan ere, triangelu baten istorioa kontatzen zaigu bertan, gizon batek (Mikelek) eta bi emakumek (Luciak eta Naroak) osatutako triangelu baten berri ematen baitzaigu: Mikelek eta Naroak bikotea osatzen dute, eta Naroak joaterik ez daukan ezkontza batean gizonak Lucia ezagutzen du eta honekin gau bateko harremana dauka. Nobela atal txikietan zatikatuta agertzen zaigu, atal bakoitzaren erdigunean triangeluaren erpinean dauden hiru pertsonaia horietako bat dagoelarik. Atalaren erdigunean dagoen pertsonaia zein den kontuan hartuta, gertakarien ikuspuntu desberdinak agertzen dira. Mikeli dagozkionetan, gertakarien funtsezko kontaketa egiten da lehenengo pertsonan azalduta. Hari esker jakingo dugu Lucia ezagutu zueneko ezkontza horretan zer gertatu zen. Luciari dagozkion atalak bigarren pertsonan kontatuta daude, eta bertan batez ere bere ahizparekin dituen harremanen berri ematen zaigu jakitera, Luciak balneario batean dagoen bitartean idatzi eta, antza denez, bidaltzen ez duen eskutitz bati esker. Naroak protagonizatzen dituen ataletan, mediku gisa Milagros zaintzeko egiten dituen bisitak agertzen zaizkigu, eta atal hauetan Milagros eta honen alaba Lourdesen artean dagoen harremana nabarmentzen da.
Guztiek dauzkate beren sekretuak, eta pertsonaiek albokoari egia esatearen garrantzia aipatzen badute ere, sekretu guztiak isilpean gordeko dira, isilik egote horretan pertsonaiek zoriontsuak-edo izateko posibilitatea aurkitzen baita. Nobelak bukaera pixka bat behartuta daukala iruditu zait.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi