kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Ni, Vera / Itxaso Martin / Elkar, 2012

Zoramenaren susmoa Goizalde Landabaso / Deia, 2012-06-02

Zorakeria jorratu duen lan mordoxka eman du literaturak. Honen gainean ari da Itxaso Martin (Donostia, 1981), hain zuzen ere, doktorego tesia idazten: Emakumea eta psikiatria. Eta liburuan ere gai hori izan du ardatz. Protagonista nagusi bi daude: Ni eta Vera. Eta zeharkako bakarra: Narratzaile bakarra baina bi ahotsetara. Ni eta Vera ez dira pertsona berbera. Izan zitezkeen, eta Itxaso Martin Zapirainek idatzitako eleberri honetako protagonistetako batek pentsa lezake momenturen batean. “…Orduan ulertu nuen Vera nire gorputzaren zirrikitu ilunen batean topatuko nuela eta bila nenbilen Vera hura ahaztean bakarrik jakingo nuela nor izan zen”.

Baina ez dira pertsona bera. Ni, Martina Petritegi da. Eta Vera, Vera Etxeberria, aita aldeko bere birramama. Esan genezake, edo iruditu zait niri, liburuak zati bi dituela. Lehenengoan Ni, hau da, Martina da protagonista. Bere gainbehera, bere zoramenetik zorakeriarako bidea agerian gelditzen zaigu. Izoztuta dago bere buruaren amaraunean galduta. Ahots batzuetara idatzitakoa dela esan dugu; izan ere, lehenengo zatiko narratzailea da irakurlearekin interaktibitatea eragiten duena. Bigarren ahotsa, aldiz, birramamarena da. Martinari ari zaion ahotsa. Martinaren bizitza kontatzen digu lehenengo ahotsak. Urratsez urrats esaten digu Martina zoratzen ari dela. Eta bestetik, Martinak berak bere buruari idatzitakoak irakur ditzakegu. Zati hau erritmo bizikoa iruditu zait. Idazkeragatik seguruen. Esaldi laburrak, kolpezkoak erabiltzen ditu. “Martina!! / Ez duzu erantzun/ Martina!! / Logelan nago, erantzun diozu/ Zertan ari zara? Horrenbesterako mina daukazu? / Ikusi duzu nola daukadan”.

Bigarren zatia mantsoagoa egin zait, eta hala ere interesgarriena. Hain zuzen ere, bigarren zati hori eleberriaren muina dela uste dut. Eta beharbada horri eman beharko ziola lehentasun gehiago, indartu egin beharko zuela birramamaren istorioa. Hau da, benetan interesgarria egin zaidana Veraren istorioa da. Zelan 30eko hamarkadan ustez zoratuta zegoen emakumea zoroetxera sartu zuten. Eta zelan bertan urteak eman zituen, tristura sakonean murgilduta, familiaren bisita barik, bakartua. Eta iruditzen zait, hasierako istorioak protagonismo apur bat kendu diola Veraren istorioari. Beharbada horretan orekatuegia egin zait irakurketa. “Zergatik zegoen Vera psikiatrikoan? (…) Eta nik berak bezala amaitu behar badut?”. Horixe da Martinaren beldurretako bat. Bestela desasosegua ondo islatuta dagoela esango nuke. Une batzuetan Martinak senti dezakeen hotza senti zenezake. Narratzaile eta Martinaren arteko interakzioan norberak sentitzen ditu beldurra eta ezinegona. Bigarren zatian ahots nabarmen eta nagusi bat dago: Verarena. Berak esaten dio birlobari zer gertatu zen, zer sentitu zuen, zerk suntsitu zuen. “Mila horrelako jasota ere ez dut uste sartuta nengoen tristezia eta erruduntasunetik ateratzea lortuko zutenik. Gauzak ahazten ari zitzaizkidala, hori bai, hori antzematen nuen. Gauza onak eta gauza txarrak. Memoria berria egiten ari nintzen”.

Bada beste istorio bat, azpian geratzen dena, nabarmena bada ere: Martina eta Peru. “Zure zain jarraitzen du Peruk, katilua esku artean eta gertatzen ari dena sinetsi ezinik”. In crescendo doa euren harremanaren kontakizuna. Bikotearen urruntzea, egunerokoaren arrakalak, inkomunikazioa. Uste dut eleberri interesgarria dela, eta idazleak asmatu egin duela zorakeriaren galbidea azaltzen. Baina begitantzen zait eleberria indartsuagoa zatekeela Veraren istorioa gailendu izan balitz. Eta amaieran… maiordomoa da hiltzailea.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak