kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Ni, Vera / Itxaso Martin / Elkar, 2012

Labanaren sorbatzean Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-06-01

Sufrimendua. Norbanakoaren psikearen egitura ezezaguna da, behintzat bere funtzionamenduan. Inguraketak badaude psikiatriaren, psikoanalisiaren eskutik, baina funtsean, ez dago emaitzarik. Norberak ditu bere mamuak eta estigmak. Itxaso Martinek bere lehen nobela idatzi du, Ni, Vera. Bertan bere, egun, ikerketa gaia den psikiatria agertzen da, eta zuzenean, emakumea eta psikiatria. Protagonista Martina dugu, neska gazte bat trantze batean bizi dena. Bere ustez erotasunaren amildegian, bere ertzean, dabil. Ertza hori erotasuna bilakatu daiteke. Protagonistak, nolabaiteko elkarrizketa bat darama narratzailea eta bigarren ahots batean; honek, kontakizun bat, eguneroko gogoetak idazteari ekiten dio, “Ez… ezereza ez dut nahi… sentimenduen ezereza… pentsamenduen ezereza… emozioen ezereza… minaren ezereza… astuna da ezerezaren pisua”.

Kontakizuna, trama, protagonistaren sentimendu, egoera psikologikoaren arabera banatua dago kapitulu ezberdinetan, sei hain zuzen, bere azken epilogoarekin. Eta kapituluak, izenburutan agertzen den bezala, trantzeak dira. Eta azpimarratu nahiko nuke, idazlea ez dela jausi tremendismoan. Historia gardena da; gizakia aurrez aurre paratzen duen trantzearekin elkarrizketa bikain batean murgiltzen da. Itxaso Martinek, ongi jokatzen du gizakiaren psikearen tenpusarekin. Protagonistaren heldu lekuak, ahuldadeak, azken finean, nortasunak bultzatzen gaituen bideetara, oso ongi islatu ditu idazleak. Adibide moduan, Martina psikologoarena joateren inguruko zalantza nola deskribatzen den, bikaina da. Eta nobelak baditu beste protagonistak. Peru laguna. Martinaren amona. Kontakizunari errealismoa eransten diona. Eta irakurriz, gozatu egiten da. Narratiba fina baita.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak