« Poesia egiten | Labanaren sorbatzean »
Hariaz beste / Aritz Gorrotxategi / Erein, 2011
Hariaz beste Julen Azpeitia / Egan, 2012-06
Lehenengo eta behin, esan dezagun poesia lan hau gonbidapena dela. Gorrotxategik irakurlea gonbidatu du klasikoek blaitutako ezagumenduz hornitzera, zenbait proposamen sinboliko ulertu ahal izateko eta horietaz hausnar dezan. Zentzu honetan ilariaz bestek ikutu pedagogikoa duela esan dezakegu.
Ideia honekin Gorrotxategik parsamoniaz egindako bidaia poetikoa prestatu digu, Gizakiaren jakinahi eta zenbait galdera nagusien inguruan: Egia, sustraiak, lekukotasuna, betiereko itzulera, ilusioak, beldurrak gerta dakigukenaren aurrean, segurtasun nahiak, sinesmenak, ameskeriak, bizitzaren ezin asmatuzko eta atxiki ezinezko izaera, eta abar.
Bereziki hunkigarriak dira krudelkeria, sufrimendua eta indiferentziari buruzko hausnarketak, humanismoa Gorrotxategiren marka eta konpromezua dela adierazten dutenak. Poetak, oraindik ere, zibilizazioaren eta basakeriaren arteko mugak azpimarratu beharra dagoela gogoratu nahi izan digu.
Gai hauek Chillida edo Machadori egindako omenaldiekin, Laboa eta Newton elkartzen dituen poema orginalaz, Pascalen aipuez, filmen aipamenekin nahiz pertsonaia mitologikoen presentziaz aberastu ditu, lan jasoaz gain, entretenigarria eginez.
Elementu guzti hauekin Gorrotxategik heldutasun intelektuala eta trebezia, idazle gisara, barreiatzen dituen poema liburua lortu du. Jada, ez dio irakurleari tiro egiten. Oraingoan armiarmaren maisu lanaz irun duen harian, irakurlea funanbulistaren lekuan ipini du, izarren musikaren ikuskizun itzela begien aurrean, non zerbait traszendenterik izan baldin bada, poema hauek irakurri osteko momentuan irakurlearen pentsamendua bera den, bere sakontasun osoan. Emaitza nabarmena izan da.
“Eskuan haririk geratzen ez bada” poeman, idazlea erabat biluztu egiten da, umiltasunez, eta agertzen duen hauskortasunez, Gizakia (irakurlea barne) biluztu egiten du, bilduma honen puntu gorenera helduz: Poesia eta pentsamendua. huts hutsean.
Gorrotxategi etorkizuna duen poeta da. Horregatik, ez zaigu komeni idazle honen haria galtzea.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi