« Itzalean argi | Hariaz beste »
Des egiten / Ione Gorostarzu / Elkar, 2012
Poesia egiten Jose Luis Padron / Bilbao, 2012-06
des egiten poema-bilduma Ione Gorostarzuren (Berastegi, 1984) lehenengo liburua da. Elkarrek argitaratu du, eta I Karmele Igartua Sorkuntza Bekaren irabazle izan zen 2011n, literatur sorkuntza atalean.
Ione Gorostarzu Berastegin jaioa da, 1984an. Historian lizentziatua, lanbidez irakaslea, Bergarako Idazle Eskolako Graduondoa ikasia. Mungiako Udalak antolatzen duen Lauaxeta Poesia Saria ere irabazi du.
“Liburu hau bizitzako etapa ez hain luze batean, nahiko era inpultsiboan eta soltean idatzitako olerkiek osatzen dute, eta asko desegin behar izan dut batasun bat, gorputz bat emateko”, azaldu du egile gazteak.
Xabier Mendiguren editoreak adierazi duenez, “emozioz” idazteaz gain, erritmoa eta hitzen hautaketa “oso ondo zaintzen ditu” Gorostarzuk. Ohiko gaiei eutsi die, besteak beste, bizitzari, maitasunari, existentziari eta heriotzari. Hala ere, gaurko ikuspegitik jorratu ditu, “emakume gazte baten ikuspegitik”, alegia. Elkar Argitaletxeko editorearen irudiko, “kontuan hartzeko ahots berri bat” da berea, “hunkitzeko eta pentsarazteko sentiberatasun berri bat”. Etengabeko bilaketan, “zoriontasunaren bila” egindako lana dela aitortu du Gorostarzuk. Egilea saiatu da mundua eta bere burua ulertzeko galderak plazaratzen “bizitzaren zentzuaren bila”. “Ez galdetu aurkitu dudan, beharbada hori delako bizitzaren zentzua: etengabeko bilaketa”. Igor Estankona poetak azpimarratu du Gorostarzuren poemen indarra, poesiak soilik lor dezakeen hori: “gugan dagoena eta inon ez dagoena deskribatzea”. Liburuan bertan, poema batean, egile gazteak esaten duenez, biluztu egin da, baina mozorrotu ere bai, agertu eta ezkutatu. Baina liburu zintzoa da, bizitakoa ageri da, bizitakoa zentzurik zabalenean ulertuta. Inork ez lituzke orri hauek autobiografikotzat hartu behar, oso bereak diren arren, baina ni-a ez da ni beti, hurbiltze bat bilatu nahi du, eta, askotan, beste baten azalean sartu da Ione Gorostarzu, eta jazoera asko metaforikoak dira, bigarren, hirugarren zentzu batekin irakurri beharrekoak. Bereziki zaindua da liburu honetan poema bakoitzaren amaiera. Bertsolaritzan gertatzen den bezala, poemaren azkenak indar handia du eta batasuna ematen dio poema osoari. “Ez da aski egitea/ nahi dut sortu/ ez da aski sentitzea/ nahi dut bizi/ ez da aski mintzatzea/ esan egin nahi dut”. Ione Gorostarzu, des egiten (Elkar, 2012).
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro