kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Paperezko hegazkinak / Lutxo Egia / Susa, 2002

Euskal Herria Londresen Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-06-16

Bi eleberri batean; bi eleberri paraleloan. Bi eleberri hiri-hari batez, London edo Londres izenekoaz, eta gerrako oroitzapenez, gure gerraz noski, lotuta. Egonaldi bat Londresen, izan zitekeen izenburu, duda izpirik gabe.

Galder du protagonistak izena eta Londresen Benedict Capon kazetariaren biloba Emmarekin egiten du topo. Capon kazetari ospetsua izan zen azken gerra zibilean, beste batzuekin batera. Lutxo Egiak, gerra zibilean kazetaritzak izan zuen eragina dakar oroimenera, arlo horretan egindako lana goratuz. Horrekin batera oroimena sare zabala baita, gerrako hainbat gertaera ere eguneratzen ditu protagonistak, Gernikako bonbardaketa eta ondorengo suntsiketa, alemaniarren txikizioak, suntsiketari buruz zabaldutako gezurrak, traizioak, porrota, galera, Santoña.

Kronika arina da, esaldi motzez idatzia, Koldo Izagirreren idazketaren zantzuak dituena; baina indarra du ezinbestez.

Lehen eleberri deitu dezakeguna da hori. Bigarren eleberriaren kapitulu bakoitzak garagardo marka baten izena dauka, Londres oroimen-herri izateaz gainera taberna eta pub asko dituen hiria ere baita. Protagonistaren kezka ez da oraingoan oroimenari eraginez iragana orainera ekartzea, bera aztertu eta ondorioak ateratzeko, baizik eta maitasunik maitasun, tabernarik taberna, denbora igarotzea (normala dena), eta horrekin batera bere herritik datozen berriak, Euskal Herritik datozen berriak, egunkariek, irratiak, telebistak ekarritako berriak aztertzea, euskal arazoari dagozkionean.

Komunikabideen papera negatiboa da honetan, justu gerran izan zutenaren alderantzizkoa. Izenburua bera, paperezko hegazkinak, sinbolikoa da, esanez bezala Gernikaren bigarren bonbardaketa paperez egina dela.

Niri gehiegizkoa iruditzen zait berdinketa hori; eta arriskutsua. Horrek ez du esan nahi komunikabideen zeregina kritika ez daitekeenik, denena izanean.

Egia da sentsibilitateak eta sentsibilitateak daudela, baina Londresen egonik, denbora galtzea deritzot hemengo berrien zain egoteari.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak