« Puntu kardinalak | Euskal Herria Londresen »
Paperezko hegazkinak / Lutxo Egia / Susa, 2002
Komunikabideen laino bortitza Oier Guillan / Gara, 2002-06-15
Komunikazioak funtsezko garrantzia du gizakien arteko edozein harremanen oinarrian. Komunikazioa omen da pertsonen arteko zubi nagusia, gizartearen zutabea. Komunikazioaren hariari tiraka datoz komunikabideak eta komunikatzeko edukia, informazioa; hitz ororen abantaila eta gabeziaz horniturik, gizakiok garen errealitate konplexuaren isla ere badira komunikabideak.
Paperezko hegazkinak Lutxo Egiaren azken liburuaren titulua edukiarekiko iradokitzailea bezain adierazgarria da. “Letra mekanografiatuak garunera amiltzen zaizkigun balak dira”, aipatzen da liburuaren pasarte batean. Letra mekanografiatuak ez ezik, letrak adierazteko bide oro izan daitezke ziurrenik balak, tankeak nahiz hegazkin batetik amildutako bonbak. Baina irakurleak ez du hitz jokoa tituluan bakarrik kausituko, izan ere liburu osoa baita bere horretan metafora, erreferentzien sarea, paralelismo hagitz zorrotza.
Londresen murgildurik ezagutzen ahal da Galder protagonista. 36ko gerran ibilitako Ben Capon kazetari ingelesaren arrastoan murgildurik dabil Galder, Caponen biloba Emmarekin batera. Hiltzear delarik bere testamentua idazten ari den Fernando agurea da iraganera heltzeko giltza nagusietako bat. Zuri-beltzeko argazkien anabasa batean bizi da Fernando, protagonisten orainean erantzunak baino gehiago galderak bermatzen dituena. Gernikako bonbardaketa da iraganera heltzeko beste giltza bat, iraganeko protagonistak elkartu baitzituen gertakizun latz horrek. Bide batez Galderrek beste bonbardaketa bati erreparatzen dio Londrestik: Euskal Herriko gatazkaren isla izan nahi duten komunikabideena, nazioartekoena nahiz Londresera heltzen diren espainiarrena, hain zuzen ere. Euskal Herriko errealitatea ulertzen saiatzeko norabide bikoitza, ustezko informazioaren aurpegi anitza. Galderrek hain gustuko duen garagardoaren geldotasunetik, iragana eta oraina abiadura bizian nahasten dira, bien arteko aldea etengabe apurtuz.
Liburu honetan dena da hitzek soilki adierazten dutena baino gehiago. Egunkarietako titularrak ez dira soilik hitzak, ez dira soilik informazioa. Egunkarietako titularrak errealitate puska baten alde bakarreko bertsioak dira, eragin handiko arma boteretsuak. Londres ez da soilik Londres, Gernika ez da soilik Gernika. Gernika bonbardaketa ugarien aitzindari izaten ahal baita, orainaren iragan izugarria. Batzuentzat Guernica dena Gernika da besteentzat, Galder bera Londresko lagunekin hitz eginez ohartzen ahal den bezala.
Paperezko Hegazkinak liburuan narrazio bizia kausitzen ahal du irakurleak, bere konplexutasunean ondo harilkatua. Errepikari iruditu dezakeen bonbardaketa mediatikoaren gaiaren inguruan ondorio jakin batzuk eskaini baino gehiago irakurlearen gogoetarako gaitasunean ziztada egitea du xede liburuak, bide horretan etengabeko sentsazioak sortaraziz.
Eskuz koloreztatutako zuri-beltzezko argazki baten gisa darabil autoreak narrazioa, neurri batean korapilatsu, neurri batean urrun, baina trebetasun handiz. Komunikabideak gure barne nahiz kanpo bizitzaren parte garrantzitsua dira, hori ezin ukatu. Azken finean, egunkarietako titularran aitzinean pertsonak baitaude, pertsonen arteko harremanak zentzu zabal eta estuan, komunikazioa eta komunikazio eza.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi