kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Zure bila itsasoa bidaliko dut / José Luis Padrón / Bermingham, 2002

Gogo biziz bizitzari eta poesiari Jon Kortazar / El País, 2002-06-17

Gogo biziz ekiten die bizitzari eta poesiari Jose Luis Padronek. Traiektoria luzeko poeta dugu, eta ekintza kulturaletan sartu den eragile kulturala. Poesia sinbolistaren maitale, kutsu surrealista erabili izan du atera berri duen Itsasoa bidaliko dut zure bila liburuan.

Maite sentimenduaren inguruan eraikitako testu honek egilearen gogo beroa erakutsi du; poemak borborrean datoz, eutsi ezinak balira bezala.

Bere poema libururik borobilaren gisa aurkeztu du egileak gaurko hau. Eta ez dakit horrelako adierazpen handiek mesede egin dieten liburuari eta irakurleak hartaz har dezakeen irudiari, edo okerrera egin duten.

Nire aldetik, lehengo pausuak, orain arte Padronen poesian ezaugarri nagusi izan diren aztarnak ikusten ditut: “zu” bati zuzenduriko esamolde garbia, irudikorra, metafora bitxiak jantzia. Agian, bizitzaren aurrean agertu duen bizi-gogo bero horretan dago berritasunik gehienen, irakurle honen uste apalean beti ere.

Surrealismoaren bidetik jo du Padronek liburu honetan, eta bide hori indartu duela dirudi, sentimenduaren adierazpen garbiaren aurretik.

50 poema luzeko testua aurkeztu du Padronek, poemategi osatua, beraz, esamoldearen etorriari kasu egiten diona. Baina bizitzari buruzko eta heriotzari buruzko iritziak sortzen du tonu nagusia testuan.

Sentsazioen xarma

Idazkeran puntu eta komarik gabe idatzitako testuak aurkeztu dira, irudiak pilatuz, aditzaren nagusitasuna indartuz. Baina sentsazioek osatu dute liburuaren xarma. Eta sentipen nagusiak eguneroko irudietatik sortu badira ere, eta “zu” nagusi horri bidalitako esaldiak eraiki baditu idazleak ere, ondoren badirudi poetak bigarren errealitate barnekoiago batean sartu duela bere espresio poetikoa eta irudiak eta hitzak pilatu egin direla, bukaera edo etenik ez duen ibaiaren gisa.

Nolabait sentitutakoaren aurrean definizio irrazional, sentikor bat eman nahian agertu zaigu poeta, eta hitz batek beste bat dakar ondotik, bata besteren artean sortzen den etenduran berebiziko indarra bilatuz. Joera espresionistak ez dira falta galderei buruz den liburu honetan.

Azken aipamen bat gorde diogu argitarapen aldeari, nahi bada testu kanpoko aldeari. Benetan liburu txukuna da orain Bermingham etxeak plazaratu duena, kalitate handiko diseinuz hornitua, eta testuaren irakurketan lagundu egiten duena.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak