kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Des egiten / Ione Gorostarzu / Elkar, 2012

Des egiten Igor Estankona / Argia, 2012-04-01

1984an jaioa, eta hala ere heriotza sano presente baten erretratua egiten du Ione Gorostarzuk Des egiten honen hasierako orrialdeetan. Halako larridura bat sartu zait, erasan egin dit hasierako poemen indarrak, ikusiz zein natural hitz egiten duen ulertu ezin denaren gainean, zein zoragarri deskribatzen dituen akabera eta bizirik gaudenean gertatzen zaizkigun beste heriotza batzuk: agurrak, adintzea, ohea goizaldean.

Poesiak soilik lor dezake hori; gugan dagoena eta inon ez dagoena deskribatzea. Oso hurbil dago idazlea bere erraietatik, eta beraz irakurlearengandik. Begitandu zait liburu bat pertsonala eta humanoa, garbia, zarata eta artifizio alferrikakorik gabea eta, azalduko dudanez, epeltxoa aukeran.

Poema bakoitzaren amaiera, bereziki zaindua liburu honetan bertsorik sakonenetan lez, laztan bat edo kolperik bat-batekoena da: “Labazko ilea / sugarrezko azkazalak / lo kuluxkan baina bizi-bizirik, Etna”. Eta hain zuzen sumendia irudikatuz, 31. orrialdean, liburuak beste norako bat hartzen du indarrik galdu barik. Iratzarri egiten da ahotsa, biztu idazkera. Antitesia, hitz-jokoa, paradoxa… eta imajinatu ditzakegun figura literario guztiak oharkabean eta fineziaz konbinatzen ditu Gorostarzuk. Berez-berez edan, eta ondoren ere, ezpain-miazkatu egiten dira hainbat pieza, luma aberatsaren seinale. Adimenarekin idatzi arren eta teknika hotzean leundu arren, fisikoak eta errealak dira irudietako asko: “loturik nago ??”zuengana— / txekorra sokamuturrera bezala”.

Idazleak esana da bizitzako etapa ez hain luze batean, nahiko era inpultsiboan eta soltean idatzitako olerkien bilduma dela hau, eta badu, benetan ere, inkontzientzia eta amets puntu bat. Maitasuna purua da, eta gorrotoa ere bai. Zalantza, kontraesan, duda eta ahulguneak agerian uzten ditu. Eta ahulguneez ari garela hain justu, esango nuke erritmoari eusteko zailtasunak ere badituela diskurtsoak, errepikapenetan eta hoskidetasunean lar oinarritua. “Hotza da negua / hotza azken hatsa / azken hotsa”. Heriotzaren gai errepikakorrera eta introspekziora itzultzen da liburua azken zatian, atrebitu ez balitz lez aurrera egiten, ahots propioari erantzuten. Idazle eskolako beldurrek eta gurasokeriek zerikusia izango dute beharbada —oraindik horrelakorik, idazle izaten ikastea posible dela pentsatzea!—. Irrikaz itxarongo diot nik liburuan barruntatzen den ahotsari, lehertzen denean: sentiarazi egin dit behintzat, aspaldiko partez.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak