kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

Zentauro-hankak / Jon Gerediaga / Pamiela, 2012

Zentauroaren maitemin bikoitza Jose Luis Padron / Bilbao, 2012-04

Jon Gerediaga idazle bilbotarrak 24 maitasun poemek osatutako Zentauro-hankak (Pamiela) idatzi du. Idoia Larrañaga emaztearekiko sentitzen duen maitasunetik bizitzarekiko sentitzen duen esker onera, amodioa da Jon Gerediagaren Zentauro-hankak poema liburuaren gaia. “Nik mitoak behar ditut bizitzeko eta poemaren bidez nire maitasun istorioa mito bihurtzea helburu izan dut”, dio Gerediagak.

Zentauroa, Antzinako Greziako elezaharren arabera, gorputzaren erdia gizonarena eta beste erdia zaldiarena zituen izakia zen. Zentauroak gure naturaren bikoiztasun hori iradokitzen du: gizaki alderdia zerura begira dago eta animalia alderdia, berriz, lurrean kokatzen da. Bi alderdi horiek aldi berean islatzeko parada izan du Gerediagak, modu berrian, ezezagunean, mamitsu, hitz jarioari askatasuna emanez, bizitzaren eta heriotzaren arteko maitasun kantu handia osatuz.

Garbi dago ere, Jon Gerediagak lotura handia duela metafisikaraino bidaia egiten duen Jorge Oteizaren proposamen estetiko zein poetikoarekin. Jorge Oteizaren Itziar, Elegia y otros poemas da Gerediagarentzat maitasun poemarik onena. “Euskal Zentauroa” Oteizaren 1969. urteko obra da. Horrela, Gerediagak ere lurra ukitzen du bere gorputzaren erditik behera animaliaren gorputza duen horren bitartez, errealitatea ukitzen du, eta hori du bere errealitate estetikoa. Hori izango da bere maitasuna gaur zer den eta zergatik den adierazteko erabiliko duen alderdia. Bestalde, gerritik gora pertsonaren itxura duen horren bitartez du bihotza zerura begira, eta hori izango du bere begirada mistikoa, maitasunaren hilkortasunaren aurrean zeruari laguntza eskatuz bezala.

Horra hor Gerediaga-Zentauroaren maiteminaren natura bikoitza: alde batetik, poesiaren bidez kantatzen du bere maitasun espirituala, eta bestetik, gizaki berri gisa sortzen da bere liburua haragi egiteraino. Gerediaga-Zentauroak adierazten duen bezala, “Jainkoa harrapatzeko tranpan gauza bera gertatzen zen, baina beste maitasun mota bat zen, espiritualagoa. Maitasun hau da mundutarragoa, lurtarragoa, zehatzagoa, izena daukana”. Jon Gerediagak 2004. urtean aurkeztu zuen bere lehenengo poema liburua, Fitola Balba, Karpuki Tui (Pamiela) izenburupean. Bere bigarren olerki liburuak, Jainkoa harrapatzeko tranpa (Pamiela), 2007an argitaratu, eta 2008an kritika saria jaso zuen.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak