« Des egiten | Azeituna proletario bat »
Twist / Harkaitz Cano / Susa, 2011
Twist Lurdes Imaz / Aizu!, 2012-04
Pentsatu eta esaten ez diren gauzen inguruko gogoetez josi du Harkaitz Canok (Lasarte, 1975) bere laugarren nobela. 80. hamarkadako ETAren kontrako gerra zikinean kokatu du istorioa, eta maitasunaz, traizioaz, engainuaz eta batez ere adiskidetasunaz aritzen zaigu gustura irakurtzen den laurehun orrialdetik gorako lan ausart honetan.
Diego Lazkano da nobelaren protagonista, baina Xabier Soto eta Kepa Zeberio lagunen mamua nabari da liburu osoan zehar. Soto eta Zeberio lurpean daude; bahitu, torturatu eta erailak izan baitziren, Lazkanok torturapean salatu zituelako. Horrek markatuko du handik aurrerako Diegoren bizitza osoa, lagunen ordez bizi beharko balu bezala.
Indartsu hasten da nobela: Soto eta Zeberio lurpean daude, eta karearekin nola estaltzen dituzten kontatzen diote irakurleari, bigarren pertsonan. Hortik hasita, bizirik dagoen Diego Lazkanoren historia ezagutuko dugu: haren idazle karrera, maitasun erlazioak, familiarekiko gorabeherak, epaiketa prestatzeko lanak eta gainerakoak.
Lagunak desagertu aurretiko pasarteak nahasiko dira kontakizunean: mugaz bestalde elkarrekin bizitako momentuak, bahitua zaintzen egindako txandak… Batzuk eta besteak uztartuz egiten du aurrera nobelak, indarrik galdu gabe eta osotasun borobila lortuz. Irakurtzea merezi duen lan ederra zinez.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro