« Twist | Kontatzen duen honen ama »
Egarri egunak portualdean / Koldo Izagirre / Susa, 2011
Azeituna proletario bat Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-04-06
Ezin da ukatu, egarria, gosea, askatasuna, garai berriak amestea, abestea, besarkatzea, gizon-emakumeen artean irudikatzea. Erreferentziak, anitzak dira; han-hemenka dabiltza, irakurri, entzun, barneratu egiten ditugu. Emaitzak ez dira hain argiak izaten. Gazteak biluzik, kaiaren beste aldean begitantzen dira, langileen antolakuntza, komiteak, asanbladak, pankartak, musika, polizia eta hau guztia eleberri batean kontatzen du Koldo Izagirrek, Egarri egunak portualdean. Ez dago ezustekorik Izagirreren planteamenduan, kontakizun hau azkeneko bere lanen segida baita. Izagirrek nobela hasiera bihurri batekin hasten du, eta ariketak esperimentu bat exijitzen dio irakurlearen aulkiari, txokoari, ibilbideari, egonaldi deseroso bat oparituz. Izagirrek ez du begiratu bide bazterrera, bere begirada itsasoaren limitearen beste aldean kokatzen du, infinitu literario bat eraikiz.
Kondaira XX. mendeko azkeneko hamarkadako Errenteria-Pasaia herri gipuzkoarretan kokatuta dago, eta garaiko gertakizun, pasadizo, ia-ia kronika bihurtu ditu, behintzat nire bizipen propioak aurrez aurre jarri zaizkit nobela irakurtzerakoan. Halako karga sentimentala agertzen du liburu kronikak niretzat, non bertan, protagonisten izenek errealitatekoekin nahasten ditut, ni neu bertan nagoelarik. Pasadizo bat bada liburuan agian idazlearen rola, Izagirrerena, agerian uzten duena: “Bizi izan ez dituzuen gauza askori buruz idazten duzue intelektualok”. Hurbileko kontuek balio baldin badute giza harremanen unibertsaltasuna agerian uzteko, Izagirreren ahalegina bikaina dela esatera ausartzen naiz. Gaur, hogei eta hamabost urte ondoren, Errenteriako eliz ataria gurutzatzerakoan, 1977ko asanblada ikusten dut.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro