« Eta orain badaki(t) | Isiltasunaren ezpainak »
Dorian Grayren egiazko erretratua / Aitor Arana / Txalaparta, 2011
Dorian Grayren egiazko erretratua Lurdes Imaz / Aizu!, 2012-03
Dorian Gray gaur egun biziko balitz, Oscar Wildek egiazko gay nobela idatziko lukeela uste du Aitor Aranak (Legazpi, 1963), eta halaxe egin du: sexu-jardun guztien jarraitzaile grinatsua bihurtu du Gray, Txalapartaren literatura erotikoaren bildumarako.
Liburu garaikide pornografikoa atera zaio Aranari Wilden nobela klasikoaren bertsio librea egiterakoan. Naturaltasunez kontatzen ditu gayen arteko erlazioak, eta hortxe datza nobelaren interesa eta indarra. Ederki islatu du XIX. mende amaierako atmosfera literarioa ere, Wilderen lana ondo ezagutzen duen froga.
Irakurle gay euskaldunei zuzendua dagoen arren, edozeinek irakur dezake nobela, sexuaren inguruko aurreiritziak eta jendarteak onartzen ez dituen jarduerak denbora batez armairuan uzten baditu, behintzat. Kontuan izan behar da, gainera, irakurleak irribarre egiteko asmoz idatzi duela Aranak nobela. Beraz, denbora ondo pasatzeko aukera ederra bihur daiteke, askatasunez hausnartzen dugun bitartean.
Hemen ere Dorian Gray gazte ederraren erretratua egin du Basil Hallward pintoreak. Irudia bere sexu jardunaren arabera hobetuko duela uste du Grayk, eta halaxe egiten du: bizipen sexualak ugaritzen ditu bere erretratua lirainduz joan dadin. Eta ez dio mugarik jartzen bere buruari, gay askea izateak egundoko poza sortzen diolako protagonistari. Bera bezala pentsatzen dutenekin oheratzen da, aske sentitzen delako.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi