kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Oteiza profetaren 14 hitz / Patxi Ezkiaga / Bermingham, 2012

Isiltasunaren ezpainak Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-03-09

Norbera bere baitara bildua. Barne kontzientziaren ibaian, ur garden eta lauetan, gizakiaren ariketa ez da samurra. Munduratuak gaude; zaratak, dena ilundu eta estaltzen du, gizakia desagertzeraino. Baina poetaren ariketa ez da hutsean geratu. Poetak bakardadeari besarkatu dio, eta hona hemen emaitza. Patxi Ezkiagak, Oteiza profetaren 14 hitz, eraiki du bizitzak eskaintzen duen zirrikitu sakonetik; bidetik baztertu egin da eta barne ahotsak agintzen diona entzun eta plazaratu du. Garbia da mezua, ez dago kutsadurarik. Ezkiagak eredu bat hartu du, hitz sakratuak, Oteizak egin zuen bezala. Bakardadearen ibilbidea ez da hutsean geratu, Ezkiagak estetika baten oinarriak landu ditu eta poesia sakon eta biluzi bat eskaintzen dio irakurleari. Hausnartze ariketa bat da poetak eskaintzen diguna bere hamalau poema hauekin, eta amaierarako otoitza batekin agurtzen du bere ariketa bakartia. Eta bidai bat egitera gonbidatzen gaitu, “ Ezer jakin gabe hasten dugu / bidaia sinesgaitz hau, / zalantza hausnartuz, eta mina, / jakin gabe mikatza izango zaigun / gure haur-eskuetako lehen puxika / puztuko duen gasa”. Esan behar da Ezkiagaren ibilbidean, poema liburu hau, beste eskailera bat dela, bere poetikaren uzta agortezinaren ale berri bat, eta ohikoa den bezala, irakurlea, zirrara batean geratzen da. Isiltasuna garrasia da; hitzak enborrak, eta poemaz poema, gizakiaren argazkia zizelkatzen da, eskultura soil batek estaltzen duelarik espazioa. Eta iragarpen bat ere azaltzen da liburu honetan. Poeta adi dago bere herriak daraman nora ezarekin. Izenburuak iragartzen duen moduan, hitz profetikoak. Eta ederrak. Barne begiradak aingeru bat dakar. Kontzeptuen lirika bat.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak