« Idazlea, irakurle | Familia baten sigi-sagak »
Argiaren erreinua / Joseba Lozano / Alberdania, 2011
Konspirazio mundiala Javier Rojo / El Correo, 2012-02-04
Joseba Lozanok badaki zer den idaztea, eta, bere curriculumari begiratuz gero, literaturak nola funtzionatzen duen ere ondo kontrolatzen duela ematen du, besteak beste Idazle Eskolan irakasle ibilia baita. Literaturaren alorrean aurrera eraman dituen lanak, ordea, ez dira oso ugariak izan, ipuingintzan egindako saio batzuk alde batera utzita Argiaren erreinua izenburuko nobela hau argitara ematen duen lehenengo lana da-eta. Liburu hau irakurtzen hasten den irakurleak nobela beltz batekin topatu dela pentsatuko du. Izan ere, hilketa misteriotsu batzuk badaude, eta ikerketan aritzen den polizia bat ere agertzen zaigu. Polizia profesional ona da, baina irakurleak berehala hartzen dio susmoa bere bizitza pribatua ez dela oso orekatua. Gure artean idatzitako nobela beltza izateko, bitxikeria bat aurkezten du istorio honek: Txekian kontatutako gertakariak kontatzen dira, eta pertsonaiak ere hangoak dira. Argumentuaren aldetik, beraz, zerikusirik ez Euskal Herriarekin, eta urruntasun honek, lehenengo momentuetan behintzat, balio du istorioari sinesgarritasuna emateko. Izan ere, gure herria txikiegia litzateke gertakari batzuk oharkabean pasatzeko.
Hasieran, beraz, nobela beltza dugu, iluna, sufrimenduaz markatutako pertsonaia batzuek protagonizatzen dutena: Jan Voget poliziak eta Anna Rejsek ikertzaile afizionatuak (hemen ere ikertzaile afizionatua agertu behar) bideratzen dute ikerketa eta, ikerketarekin batera, argumentua. Eta ikertzaileez gainera, jakina, ikertu behar dituzten krimen lazgarriak daude, emakume batzuk agertu baitira hilda mutilazio markekin.
Dena dela, liburuaren erdialdean argumentuak bira ikusgarria egiten du eta ezkutuan dagoen mundu mailako konspirazio batekin egingo dugu topo. Orduan beste pertsonaia batek, Fran izenekoak, hartzen du Jan Vogetek zuen protagonismoa. Momentu horretatik aurrera, liburuak nobela beltza izateari uzten dio eta esoterismoan eta sekta gnostiko batean ardaztutako istorio baten aurrean gaudela ikusiko dugu. Pertsonaien izaera konfliktiboan oinarritutako nobela beltza alde batera utzita, mundua konkistatu nahi duen sekta baten aurkako borroka kontatzen duen abentura efektista izatera pasatzen da liburua, oso sinesgarria ez dena, hain boteretsua izanik inolako laguntzarik ez duten pertsonaia arruntek deuseztatzea lortu nahi badute. Eta jakin-mina amaiera arte mantendu arren, aldaketa horrekin hasierako interesa galtzen du liburuak.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi