kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

100 metro / Ramon Saizarbitoria / Kriselu, 1976

100 metro Asier Sarasua / Eibartik, 2011-03-06

Ramon Saizarbitoria idazle donostiarraren 2. eleberria. 1974an idatzia eta 1976an argitaratua (Gobernuak jarritako zentsura bukatu ondoren). Euskal literaturaren historian liburu esanguratsua. Eta ona.

Eleberriak ETAko kide baten bizitzako azken 100 metroak kontatzen ditu. Donostiako parte zaharrean dela, polizia atzean duela, tiroka, eta hiltzen den arte. 100 metro horiek egiten dituen bitartean, korrika eta arnasestuka, bere bizitzako zenbait pasarte gogoratzen ditu.

Istorio nagusi horren inguruan, beste hainbat ere azalduko dizkigu Saizarbitoriak. Batetik, ETAkidearen bizitzako zenbait pasarte: Michellekin igarotako uneak, aitaren oroitzapena, umetako eskolako kontuak… Baina horrekin batera, beste hainbat plano eta istorio ere agertuko zaizkigu, neurri batean independenteak, baina denak ere elkarrekin lotuta eta, batez ere, leku berean kokatuta. Poliziak lekuko bati biharamunean egindako galdeketa, egunkari eta irratietako albisteak, auzokideek hurrengo egunetan esango dituztenak…

Hainbat plano-aldaketa, sarritan aditz-joko hutsen bidez egina (lehena/oraina, hika/zuka), maisuki josita, eta estilo narratibo berezia sortuz. Estiloa eta teknika ez ezik, kontakizuna ere borobila da bere gogortasunean.

Saizarbitoriaren 2. eleberri honi kosta egin zitzaion argia ikustea (zentsura gainditu behar izan zuen eta bi urtez giltzapean egon zen), eta zenbait kritika ere jaso zituen (hainbat pasarte gaztelania hutsean daudelako). Baina 35 urte geroago klasiko bihurtu da eta 10 berrargitalpenetik gora izan ditu.

Saizarbitoriaren beste lan batek sartu omen zuen euskal literatura modernitatean (Egunero hasten delako, 1969), Txillardegiren beste zenbait lanekin batera. 100 metro honekin euskal literaturak beste urrats bat eman zuen sendotze-prozesuan.

Beti irakurtzekotan eta, azkenean asteburuan irakurri dut. Gustura irakurri ere.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak