« Familia, F larriz | Patxadaz »
Dena sutan / Suzanne Collins (Koro Navarro) / Alberdania-Erein, 2010
Heriotzaren ikuskizuna Javier Rojo / El Correo, 2011-03-05
Dena sutan izenburuko nobela agertu zaigu euskaraz, Suzanne Collins-ek idatzitako Gose jokoak trilogiaren bigarren liburua. Zientzia fikziozko trilogia bat da, non aurkezten baitzaigu balizko etorkizuneko mundu krudel bat. Mundu horretako gorabehera nagusiak aurreneko nobelan agertzen ziren eta ezinbestekoa da haien berri izatea bigarren nobela honetan gertatzen dena ulertzeko. Panem izeneko herrialde batean gaude. Herrialde horretan Kapitolioa eta Hamabi Barruti daude. Nobelaren argumentua hasi baino lehenagoko garai batean, Barrutiak gerran altxatu ziren Kapitolioaren kontra, baita gerra galdu ere. Horren ondorioz diktadura krudel bat zabaldu da Panem-en, eta urtero-urtero antolatzen dira joko batzuk telebistaz ematen dituztenak, ikuskizun bat izango balira bezala. Bertan parte hartzen dute, gainera, barruti horietatik hautatutako bina gaztek. Jokoen helburua oso sinplea da: bizirik ateratzea, eta irabazle bakarra egon daiteke. Aurreko nobelan, trikimailu bati esker, bi jokalarik lortu zuten bizirik ateratzea, Katniss eta Peeta deitzen diren neska-mutilek.
Bigarren nobela honetan testuinguru honi buruzkoak ezaguntzat-edo ematen direlarik, bestelako zehaztasunetan zentratzen da narrazioa, adibidez, Katniss-en barruko kezketan (pertsonaia horren ikuspuntutik kontatuta dago istorioa) edo konspirazio politikoan. Katniss eta Peeta berriro bidaliko dituzte jokoetan parte hartzera, eta poliki-poliki Kapitolioaren kontrako konspirazio batean sartuko dira. Konspirazio horretan dena da sekretu, eta beraz zaila egingo zaie jakitea nor den adiskide eta nor etsai. Jokoetan gertatzen denaren deskribapen zehatza eskaintzen da, eta nobelaren argumentua urteko jokoen bukaerarekin amaitzen bada ere, konspirazioaren ondorioz matxinada pizten ari dela ikusiko dugu, hirugarren liburuari ateak zabalduz.
Zientzia fikzio espekulatiboan bezala, liburu honetan gure munduan egon badauden joera batzuk muturreraino eramaten dira. Esate baterako, reality show-etan ikusten duguna hemen heriotzarekin egindako ikuskizun krudela bihurtuta agertzen zaigu. Eta abentura nobela den arren, zer pentsatua ere eman dezake liburu honek. Bukatzeko xehetasun bat, euskal literaturaren izaera ulertzeko baliagarria izan daitekeela: gaztelerazko itzulpenean, liburu hau 12-16 urte arteko irakurleentzako bilduma batean agertzen da; euskarazkoan, ordea, ez da gazte-literaturaren aurrean gaudela adierazten.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez