« Gizaki bakartiak | Lerroa gurutzatzean »
Ihesaldi politta / Anna Gavalda (Jon Muñoz) / Alberdania, 2010
Familia, F larriz Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-03-04
Edozeinek, eleberri bat idatzi nahi duenean, helburuak izaten ditu. Horietariko bat, irakurleak gustukoa izatea irakurri duen historia. Alberdania argitaletxeak Anna Gavalda idazle frantziarraren liburuen artean, Ihesaldi politta hirugarren liburua da euskaratzen diguna, oraingo honetan, Jon Muñozen eskutik. Idazle frantziarra, historia sinpleak idatziz, irakurle askorengana heltzen da, eta hau, bere horretan meritua du. Ihesaldi politta liburu mota horretakoa da.
Historiak jorratzen du edozein familiak izan ditzaken gorabeherak. Hau ilustratzeko idazleak, famili baten anai arrebak erabiltzen ditu trama osatzeko. Simon, Garance, eta Lola dira aipatutako senideak. Simon, Carinerekin ezkondua dago, eta harreman hau baliagarri da erakusteko bikote harreman hutsal bat; eta, Garance eta Lolak, koinatarekiko duten mesprezua. Ikusten denez oso ohikoa giza harremanetan. Familiaren gorabehera hauek balio dute liburuaren mamia erakusteko. Anai arrabek familia ezkontza bat aukeratzen dute, familiaren gerrikotik ihes bat egiteko, bere bizitzari eten bat egiteko, Vincent anai gazteari bisita bat burutuz. Dena usten dute, eta bizitzak eskaintzen duen zirrikitu bati heltzen diote. Beharbada egileak erabiltzen duen erritmo jostariarengatik —elkarrizketak protagonisten artean, eta Garance narratzailearen papera hartuz— edo arestian aipatu dugun historiaren sinpletasunagatik, eleberriak aurrera egiten du, baina eleberri honetan, ihesaldiak, suposatzen duen hausturagatik pertsonaien bizitzaren errealitatean, eta gaiari ematen dion arnasagatik, indarra galtzen du. L’Échappée Belle, jatorrizko hizkuntzan, ez dakigu kasualitatez, itzultzaileak, politta bezala aurkezten digu.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez