kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Kriseiluaren argipean / Anxel Fole (Josemari Navascues) / Alberdania-Elkar, 2010

Kriseiluaren argipean Mikel Garmendia / eizie.org, 2011-03-08

Frankismo betean eman zituen argitara (1953) Anxel Fole idazle galiziarrak Kriseiluaren argipean izenburupean orain Josemari Navascues itzultzailearen eskutik euskaraz emanak heldu zaizkigun hamabost kontakizun laburrak.

Errealitatea adieraztea omen zuen helburu Folek liburuaren hitzaurre argigarri eta estimagarrian esaten zaigunez. Bai helburua betetzea ondo lortu ere. Landa giroko Galizako ahozko tradizioetatik abiaturik, magia, misterio eta naturaz gaindiko gertakariz osatutako giroak sortzen ditu, bere lurraldeko iruditeria bereziarekin.

Azaro batean kokatzen dizkigu Folek kontakizunok: “era polos derradeiros días do castañal”. Egundoko elurtea dela kausa, etxe handi eta zahar batean isolaturik uzten ditu Folek bere pertsonaiak. Itxialdiak iraun zuen bitartean jan eta dibertitu besterik ez zuten egin pertsonaiok. Otordu guztietatik afariak interestatzen zaizkio gehien Foleri, edo afalosteak hobeto esanda, orduantxe hartzen baitzuten protagonismo berezia ipuin edo kontakizunek: “as noites de inverno soio son boas para os tragos, para as meigas, para os lobos… E para quen escoita contos de medo sentido rombalo vento”.

Sutargia ez zen aski etxea argitzeko eta, hori horrela, kriseilua erabili behar, aspalditxo Galizako etxe guztietan izaten zen usain txarreko tramankulua.

Folek argi eta garbi adieraziko digu hiriko jende aberatsaren eta landa giroko langile txiroen arteko alde nabarmena, eta hori bi egoera hauen bitartez: hiriko aberatsek kirol gisa egiten dute ehiza eta bizibide gisa eta, bestetik, hiritarrek beraiei zerbitzu egiteko kontratatzen dituzte hotseinak eta ez nekazaritza-lanetarako.

Ahoz gora eta sutondoan kontatzeko istorioak, estilo soil eta aldi berean magikoan kontatuak, jakingarri, bitxikeria, errefrau eta halakoez josiak, irakurketa atsegina eragiten dutenak eta are atseginagoa kontakizunok entzuleei bozgora irakurriz gero.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak