kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Amabost egun Urgain'en / Jose Antonio Loidi Bizkarrondo / EFA, 1955

Amabost egun Urgain’en Asier Sarasua / Eibartik, 2011-02-28

Euskarazko lehenengo polizia-eleberria, Loidi errenteriarrak 1955ean idatzitakoa. Urgainen pare bat hilketa eta desagerpen gertatu dira eta Martin Garaidik misterioa argitu nahi du.

Urgaingo lurperatzaileak, hilobi bat garbitzen ari dela, aurkikuntza harrigarria egingo du: 20 urte lehenago ustez gaixorik hildako emakume baten garezurrean tiro baten zuloa ikusiko du. Herriko jaun aberatsenaren emaztea zen. Nola hil zen? Nork hil zuen? Eta zergatik ez zen ezer esan hil zen unean? Hari horri tiraka, beste zenbait gertakizun ilun ere agertuko dira Urgain herrian.

Jose Antonio Loidi Bizkarrondok (Errenteria, 1916 – Irun 1999) 1955. urtean idatzia, Amabost egun Urgain’en izan zen euskarazko lehenengo polizia-eleberria, garai hartarako sekulako harri bitxia. Loidik euskal literaturako lehenengo detektibea ere badakarkigu, Martin Garaidi donostiarra.

Generoaren ezaugarri guztiak ditu liburuak: hilketak, desagerpenak, detektibeak, gaizkile susmagarriak… dena ondo harilkatuta eta tramari ondo eutsiz. Erritmoz kontatua, dialogo arinekin eta ondo sortutako pertsonaiekin. Euskara bizian idatzia, herri hizkeratik oso hurbil eta adierazkortasun handiz (bere garaian kritikak ere jaso omen zituen, orduko garbizaletasuna hautsi zuelako). Gipuzkeraz idatzia eta orduko grafiarekin, baina 2. orrialdetik aurrera ondo-ondo ulertzen eta jarraitzen dena.

Ezin esan gaur egun sekulako eleberria izango litzatekeenik, baina oso nobela txukuna da eta erraz uler daiteke garai hartan izan zuen arrakasta. Euskaltzaindiaren saria jaso zuen eta 50. hamarkadan best-seller bilakatu zen. Historiarako beste datu esanguratsu bat: Amabost egun Urgain’en da beste hizkuntza batera itzulitako lehenengo liburua (katalanez argitaratu zen 1961ean).

Kuriositatez bada ere, gomendagarria.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak