« Amabost egun Urgain’en | Gizaki bakartiak »
Esther / Irati Goikoetxea / Bermingham, 2011
Irati Goikoetxea Jose Luis Padron / Bilbao, 2011-03
Irati Goikoetxea Asurabarrena (Beasain, Gipuzkoa, 1984) Matematikan lizentziatua da eta Zizurreko Bigarren Hezkuntzako Institutuan matematika klaseak ematen ditu. Ofizioa matematikari eskaini dion arren, txiki-txikitatik erakarri izan du literaturaren munduak. Bertsogintza, olerkigintza eta ipuingintza landu izan ditu, eta sari ugari ere irabazitakoa da bere ibilian; BBK-Azkue, Urruzuno, Bordari eta Satarka, Urnietako On Manuel Antia, Lizarrako María de Maeztu, Ordiziako Kimetz, Gabriel Aresti Lehiaketan akzesita, Peru Abarka eta Iparragirre, besteak beste.
Bere bi ipuin argitaratu dira aurtengo urtean: Arraroa (Gero, 2010) eta Inurriak eta elefanteak (Txalaparta, 2010). Azken ipuin hau hamaika idazleren artean osatutako Orgasmus ipuin bildumakoa da. Iazko Iparragirre Sarien liburuan ere ageri da saria lortu zuen ipuina, Trena handik datorrenean (Bermingham, Donostia, 2009).
Larunbatero Segura Irratiko Itaka literatur saioa zuzentzen du. Zortzi urte daramatza ezkutuko ahotsei oihartzun egiten eta bidea luze ikusten du aurrera, egiten duenarekin izugarri gozatzen duelako. Tarteka ikasleei ipuinak kontatzen dizkie matematika klaseetan eta orduak igarotzen ditu blogeko idatziak landu eta irakurleen iruzkinei erantzuten. Bere bigarren etxe bihurtu da http://iratigoikoetxea.blogspot.com bloga.
Ametsak kutxa txikietan gordetzeko ohitura du; ihes egiten utzi gabe, ametsak eskura izatea gustatzen baitzaio. Irati Goikoetxearen “Esther” idazlanak Iparragirre Saria 2010 jaso du narratiban, euskaraz idatzitako ipuinen sailean.
Iratiren kasuan, kontua ez da hainbeste istorio on bat asmatzea, hori ere borobiltzen badaki. Kontu da egilearen begirada, bere ikuspuntua dela hemen bereizgarri, zerbait esentziala. Ederrak ez ezik, horregatik dira inportanteak bere ipuinak, gauza esentzialak adierazten dituztelako, eta ez pasadizoak.
Bere ipuinei Festetako jazbanek jotzen duten maitasunezko kanta geldi bat antzematen diet bertan, bere idazteko moduagatik helduta zuzen zaramatzaten zerbait, ia mugimendurik gabe, eta sentitzen dizuna konprenituz. Honako eskaera honekin amaitu nahi dut: Euskal Herriko argitaletxeetatik edozeinek, hemendik aurrera, ipuin bilduma bat argitaratzeko babesa eman beharko liokeela idazle gazte honi. Badu talentu nahikoa, eta hori erakusteko garaia zor zaio.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi