kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Mugaren ariketa / Ander Iturriotz / Elkar, 2002

Mugarik muga Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-06-09

Izenburuak berak adierazten du, nolabait, izenburu batek adieraz eta azal dezakeen neurrian, ez liburuaren helburua, izan ere, zer da mugaren ariketa?, baizik eta liburuaren tonua, liburuaren giroa, liburuaren esanahia. Mugaren ariketa bera ezinezkoa baita, ariketa intelektual gisa, pentsamenduaren ariketa gisa, alegia, hartzen ez bada. Sakona izan nahi duen liburua baita, pentsamendua loratuz ideien mundurako ibilaldi izan nahi duena. Baina nondik abiatu horretarako?

Idazleak berak ematen digu azalpentxoa horretaz: “Mugak geratzen zaizkit bakarrik, sakratutasun txikiago batez jantziak. Espazio minimoak. Leihoa. Muinoa. Bidegurutzea. Etxe ataria. Euriaren une desiratua. Erreka. Zerua. Zeru irudiz betea. Zeru ispiluz betea. Elementu soil horiekin hartzen dut arnasa. Elementu soil horiekin eraiki nahi dut esku artean duzun liburua”. Elementuak izan daitezke soilak, dudarik ez, baina elementuak baliatzen dituenaren jarrera soila ez bada, naturala alegia, baizik eta abstraktua, orduan elementuak ere abstraktu bihurtzen dira, edo abstrakziorako bidea hartzen dute. Eman dezagun paisaia, esaterako. Elementu naturalagorik ezin aurki daiteke, baina paisaia ez da dagoena edo datzana, paisaia ez da dena, baizik eta guk ikusten duguna. Guk egiten dugu paisaia geure begiez, paisaiak gu geu egin baino lehenago. Ander Iturriotzek paisaia adierazi nahi du, paisaia ulertu nahi du, baina ez du paisaiarik ekartzen, baizik eta bere begiradaren isla paisaian. Bera paisaian barneratu beharrean, paisaia da bere barnean sartzen dena. Izan ere, filosofo-begiez begiratzen dio inguruari. (Irakur Lau elementuak edo Zenon Eleakoa izeneko poemak). Aurkitu nahi du beti azalpen bat, arrazionala edo ez, azalpen ordea, bere galderen erantzun gisa balio dezakeena, bere ikuspegitik hartutakoa argituko duena.

Testu aberatsak dira bestalde; landuak eta zainduak; azken boladako Juan Mari Lekuona ere gogorarazten dutenak neurri batez. Eta poemak aztertuz aurki daiteke Oteizaren zantzuren bat edo beste.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak