kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Scanner / Leire Bilbao / Susa, 2011

Barrutik kanpora Iker Zaldua / Gara, 2011-12-10

Poesiak idazlearen begirada erakusten digu, munduaren paisaia zabalean idazleak fokua non jartzen duen, zein irudi iltzatzen duen gogoan. Askotan gogoetaz mozorrotuta, sarri kritikaz jantzita eta maiz salaketaren larruz. Kasu honetan hiru elementu horiek nahasten direla iruditzen zait niri. Adierazteko modu zuzena erabili du Leire Bilbaok, berak esan bezala, barrurantz begiratu eta ikusitakoa agerian jartzeko.

Horixe da eskanerraren zeregina, elementu hori erabili nahi izan du irudi gisa, elementu hotza, arrunta; elementu ez poetikoa egunerokoaren erraiak erakusteko. “Hegazkinaren hegoak” izeneko poeman liburuari izenburua ematen dion makinaren inperfekzioa salatzen saiatu da ordea, “igarriko al du eskanerrak zenbat denbora dagoen erlojuaren barruan? zenbat kilometro nire oinetako parean?”.

Galdera lehen pertsonan luzatuta dago, liburua lehen pertsonan idatzita dago, iraganekoa eta orainaldikoa, lehen pertsona. Idazlearen fokura itzuli gara, autobiografia izaten da poesiari darion beste ezaugarri bat eta Scanner honetan ez dira gutxi autobiografia kutsua duten lerroak. Arestian aipatu dudan poeman horrela dio “segurtasun zaindaria asaldatzeko beldur ez banintz neure gorputza eskanerretik pasatzeko eskatuko nioke”. Ez dakit zaindari hori asaldatuko ote zen, ez dakit baimena eskatuko zion ere, baina Leire eskanerretik pasa dela iruditzen zait.

Bere lehen liburuan baziren susmoak eta hemen berretsi egiten direla esan daiteke. Hartako ur handietan agertzen zen aitak lehen pertsonaren izenordea ote zuen susmoa geratu zitzaidan, eskanerren barnean sartutako “Terra Nova” izenekoak zuzen nenbilela erakutsi dit, poema sinonimoak direla esatera ere ausartuko nintzateke, bide batez.

Egiaz lehen atal osoa hartzen du familiak, Ondarroako ume baten begiradapean, Ondarroako ume batek tokatu zitzaion egoera nola bizi izan zuen adierazten du. Sentipenak, bizipenak zuzen islatzen ditu, idazketa sinple bezain zuzena, zenbaitetan gogorra. Gizonaren absentzia eta emakumearen gorespena azpimarratuko nituzke, amarena batez ere. Hala ere, ez dakit gorespen horretan, heroitasun horretan, ironia arrastorik ez ote dagoen, hots, ez dakit emakumeari berez esleitzen zaion heroitasun horren kritika ez ote dagoen, baiezkoan nago.

Bigarren atala, liburuko laburrena da. Badirudi erreferentzia zerrenda bat eman nahi diola Leirek irakurleari, bere iturri izan diren izenak aipatzen ditu. Hirugarren atalean gorputza protagonista, emakumearen gorputza. Atal horretako lehen poeman Sarriren armiarma ikusi dut nik, horman zintzilik, zerbait esanez, gehiegi esatea izango litzateke akaso, baina ez dut uste. Hortik aurrera liburuak kutsu hertsiagoa hartzen du, idazketa hertsiagoa agertzen dela, alegia, laugarren atalean batez ere. Bosgarren atalean garraiobideak ageri dira, bideak edo ihesbideak, ametsak apika. Azken atalean atzera begirakoa agertzen zait dirdiratsu. Azken poemak adibidez Atxagarengana garamatza, haren Etiopiara.

Liburu osatua da, beraz. Idazlearen foku hori erakusteaz gain, badu hertsitasuna, badu umorea ere lerroalde batzuetan, poema biziak ere tartekatzen dira, hitz-jokoak eginez eraikitako bat ere bai, esaldi fin baina kargaz beteak ez dira falta. Bost urte joan dira lehen liburua kaleratu zuenetik eta denbora ez da alferrik igaro, hau lasaiago idatzi duelakoan nago.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak