« Barrutik kanpora | Ipar haizearen kontra »
Marta maitea / Miquel Marti i Pol (Joxemari Sestorain) / Denonartean, 2011
Musuak bularretan Igor Estankona / Argia, 2011-12-11
Miquel Martí i Pol (Roda de Ter, Osona, 1929 -Vic, 2003), tornulariaren eta kotoi fabrikako langilearen semea, gerra eta zikinkeria ezagutu zituena, desagerrarazi nahi zuten Katalunia defendatu zuena lumarekin eta hizkuntzarekin, gaixotasunak makaldua, aita, alarguna, senarra bigarrenez… ederra da, nostalgiaren puruan, gizon honen Marta maitea hartzea, Joxemari Sestorainek itzulia. Lluís Llachen eta Maria del Mar Boneten Mediterraneoko pinudietako haizea ekarri dit, eta haize horrek, bitxia da, Joseba Sarrionandiaren itzulpenen aparra eta Andolin Eguzkitzaren gozamen malkoak. Horrela korapilatuko zaizu zuri ere bizitza bihotzaren eta sabelaren arteko puntu horretan. Marta maitea erabat orekatua da, sakona eta sinplea. Horregatik da aparta.
Vint-i-set poemes en tres temps (Hogeita zazpi poema hiru alditan, 1972) idatzi zuenerako, Martí i Polen gorputzean esklerosi anizkoitzak egina zuen bere zuloa. Ezinbestean, garai hartako bere poesiak bakardade, oinaze eta heriotzaren gertutasunerantz egiten du: poeta bere baitan biltzen da. Baina, era berean, zorroztu egiten ditu ikusmena eta ukimena, muga fisikoak zehazki non dituen horien bitartez ikasten hasten da-eta. Horrela, Cinc esgrafiats a la mateixa paret (Bost esgrafiatu horma berberean, 1975) lanean nabari denez, katalanak ez errenditzea erabakitzen du. Suspertu eta Quadern de vacances (Opor-liburua, 1976) idazten du. Apurka-apurka, fenixa bezala, biztu egiten da Martí i Pol, poesia bitalista eta gero eta distiratsuagoa eginez. Estimada Marta (Marta maitea, 1978) baikortasun, sentsibilitate eta izadiarekiko maitasunaren gailurretako bat da, hausnarketa sozialaren, erotismoaren eta etorkizunarekiko konfiantzaren bideetatik doana: “Ez nintzateke loriatuko inork pentsatuko balu itxurakeriaz luzatu naizela eskuburdinaz eta girgilez lotu nauten mugak xeheki azaltzen. (…) Garbi geldi bedi ez nauela heroismoak erakartzen eta ez nabilela eredugarri izan nahian”.
Hitzaren eta sentimenduen uztartze perfektua da Martí i Polen poesia. Lumaren bitartez barne-munduak deskribatzen maisua da. Ez dauka hitz bat alferrik, ez dago estridentziarik, dena da fintasuna. Zergatik maite dugu hainbeste, gainera? Marta maitea honetan ageri den legez hurbila delako beti, eta ez diolako inoiz bere buruari penarik hartzen. Atsekabeak atsekabe beti dauka berba gozo zehatz bat Martí i Polek.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi