kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Atakak / Hasier Larretxea / Alberdania, 2011

Pasabidea Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-11-18

Badira ibilbideetan, soroetan, belardietan, larreetan, piketeak, eta hauekin osatuak, burdin hesiak. Burdin hesiek itxi egiten dituzte eremuak, zelaiak, bereizteko norberaren lurrak, baina tarteka, burdin hesi hauetan atakak ipintzen dira, sartu-atera ekintza burutu ahal izateko. Hasier Larretxeak bere hirugarren poesi liburua argitaratu du, ‘Atakak’ izenburupean. Liburuak lau atal ditu, “Eraikinen hondarrekin hesitzen”, “Hedatutako arropen tolesturak”, “Argitasunaren iraunkortasunari” eta “Ahanzturaren memoriaren isil-gordeka”. Eta atalak ez dira kasualitate hutsak, badira ere atakak, sartu-ateratzeko. Liburuari atal hauek ematen diote batasun bat, nahiz eta bere baitan, hasieran behintzat, atalek halako haustura edo mozketa bat suposatzen duten. Liburu hau Larretxearen poetikan bai suposatzen duela aurrekoa atzean uztea, bai gaiaren aldetik eta baita, funtsean poesia beraren aldetik. Oraingo honetan poesia sakon baten aurrean gaude, forma eta eduki aldetik, aforismo, haiku eta pentsamendu liriko bat azaltzen baita, “Kazkarabarra ari du / goizalbaren betazaletan. / Zure bizitzaren parabrisean”. Poemetan agertzen da lekukotasun geografiko bat, ez dut esango nostalgia bat, baina bai poetaren lurraldearen gorazarre bat, hau adibidez liburuaren bere bigarren atalean nabarmentzen da. “Bat ezin da herrixkan sendatu, / alkohola aukera bakarra denean. / Amak ez du gogoan argazkirik ote zen, non egonen den”. Liburu honetan esan daiteke Larretxea berri beten aurrean gaudela, beste estetika bat eraiki nahian dabilen poeta, hasierako liburuek nolabait gordetzen baitzuten poesi sozialerako keinu bat, eta orain poetak, gauzen zerizana kontutan hartu duela esango nuke. Gustatuko zaizu irakurle.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak