« Autolaguntza gurean | Loturetan sakonduz »
Zakurraren poema eta beste hezurrak / Martin Etxeberria / Elkar, 2011
Malekoitik begira Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-10-21
Urteak igarotzen dira eta badirudi oharkabean doazela. Une batean eten egiten da gure denbora, edo eten arazi egiten dugu. Hori litzateke gure denbora, denbora errealetik kanpo. Martin Etxeberriak bere Zakurraren poema eta beste hezurrak poema liburuan, itsasoak eman dio denbora eteteko aitzakia. Itsas ertzean gelditu da eta badirudi hortik altxatu duela bere hats poetikoa. Heraklito aipatzen du eta honekin batera, bere barrutik, ohar moduan, uraren irudiaren garrantzia ezbaian jartzen du, “Heraklitok zioen / ura zela / arimaren heriotza. / Tantaka esan ohi ote zuen / edota putzu bat bezala agortuz, / ez dakit. / Baina uste dut oker zela, dena dela”. Bertso hauek liburuaren bigarren atalekoa dira, Tximeleta zatarrak, liburua hiru ataletan banatua baitago; lehena Gaizki ebakitako euli-bizarra eta hirugarrena, Hitzen ametsaren zain. Badirudi egileak neurtuta egindako sailkatze bat dela, liburuari atal bakoitzak ematen diolako batasun bat. Eta gaineratuko nuke, Etxeberriaren poetikan, liburu hau, ezberdina dela beste bere aurreko lanekin alderatzen badugu. Badirudi poeta sartu dela bere barneko arrak aztertzeko prozesu batean, poesiatik haraindikoaren gaiak aztertzen. Hau ez da ezusteko bat, poesiak bere baitan duen ezaugarri bat delako, baina agian gure poesia esparruan lantzen ez dena gehiegi. Eta ahalegina aipatu behar da. “Betilea erori zait / orri zuriaren gainera. / Begirada bihurtu da, / idatzi aurretik ere, / aurkitu gabeko hitza”. Ezin aipatu gabe utzi, liburuaren sarreran Etxeberriak eskaintzen digun poema, benetan goia jotzen duena, Zakurraren poema. Poema honek usteak handitzen ditu liburuan desoreka bat sortuz, hala ere emaitza ona da.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez