« Absurdoa, errealitatea bezala | Literatura beltza »
Abernua: hutsaren oroitzapena / Nerea Beldarrain / Bermingham, 2010
Gizakiaren hausterrea Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-09-16
Kontakizunak, letrak, poemak, ustekabean datoz. Eta ustekabean gerta daiteke guztiz ezkutuan geratzea, hain handia da paperen artean irakurtzeko daukaguna! Iparragirre sariak, bere 2009ko edizioan, poesia alorrean, Nerea Beldarrainen “Abernua: hutsaren oroitzapena” poema sorta onena izendatu zuen, lehen saria emanez. Askotan gertatzen da horrelako lehiaketetako lanak, literaturako zirkuitu ofizialetik kanpo geratzea, eta uste dut hau konpondu behar den kontu bat dela, gertatzen baita lan onak, eta kasu honetan, poesia zaleentzat, guztiz ezkutuan geratzea. Nerea Beldarrainen poesia sorta honek, bere lehen argitalpenean —guztira hogeita bat poema dira, hiru ataletan banatuak—, ez du irakurlea hunkitu gabe utziko. Indarra duen poesia da, oso barnetik idatzitako poesia. Ez da artifiziala, benetakoa baizik, “Neurea zelako bakarrik. / Nora zoaz ni hemen utzita? / Nora, baina? Ez dakizu-eta ni gabe bizitzen, / hiltzen”. Badu Beldarrainen poesiak edertasunari egindako keinua, poetak hitzekin orrazten baitu bere eraikuntza. Era horretan bere kezkak, minak,oroitzapenak, poemaz poema azaltzen dira. Egileak nolabaiteko isilezko garrasi bat proposatzen du, “Ez nauzue bertan ikusiko: / jende artean ukalondoka nabarmentzeko / maiteago ditut urtarrileko beherapenak / azaroaren lehena baino”. Hitzak, Beldarrainen proposamen honetan ez daude soberan, eta hori poeta baten lana onaren erakuste bat da, “Hor. / Hor nago bizitzari zentzurik aurkitzen ez diodanean, / zuokin denokin ezkutaketan jolasten naizenean”.
Hementxetik zain nago, Beldarrainen beste poesia liburu bat irakurtzeko, beste behin ere gozatu nahi dudalako egilearen lanarekin. Gozatzeko gaude-eta.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez