« Kolpeka beti | Jolasteko gogoa »
Itzalaren ñabarduretan / Pello Otxoteko / Hiria, 2001
Izatearen funtsa Javier Rojo / El Correo, 2002-05-29
“Itzalaren ñabarduretan” izeneko poema liburuan Pello Otxoteko Vaquerok bere kezka metafisikoak plazaratu nahi izan ditu. Izan ere, Pello Otxoteko izateaz eta honek funtsean esan nahi duenaz aritzen da filosofiaren mugetan dauden poesia itxurako testu hauetan. Batzuetan, kezka metafisiko hirriek poemetan gauzatzean poesia kotzeptistatik hurbil uzten ditu testuok, paradoxan oinarritutako hitz joku korapilatsuak ere sortu dituelarik. Poesia hau, beraz, pentsatzeko poesia dela esan daiteke, ez sentitzeko poesia, sentimenduak, izateaz aritzen
den ardura metafisiko horrek ukitzen ez dituen bitartean, bigarren planoan gelditzen baitira gehienetan. Eta, bestaldetik, izatearen funtsera jo nahi duen pentsamendua gauzatu nahirik, itxurak plantea dezakeen oztopoa ere gainditu beharrean aurkitu da idazlea. Gauzak honela, idazleak itxura horren atzean arakatu behar du egiara heltzeko, perzepzioak, Platon-en kobazuloaren mitoan bezala, alderik garrantzigabekoena baizik erakusten ez baitu. Hortik, bada, poesia honek duen itxura abstraktua. Eta, txanpon bakarraren beste aldea balitz bezala, izateaz arduratzen den poesia han ezin da, inola ere, kontrakoaz ahaztu: izkutan beti, ez-izatea baitago, heriotzaren beste izen bat datekeena.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi