« Hasi hasteko | Harrotuz »
Mea culpa / Uxue Apaolaza / Elkar, 2011
Inon ez naiz errepidean bezain ongi sentitzen Gema Lasarte / Argia, 2011-09-04
Dena kulpa sentimendua da, intraszendentzia, hutsala, handiustea. Hori dio eleberri honetako ahots nagusiak, edota pertsonaia protagonistak, organo boikot egileak zerbait egiten uzten dioenean. Gairik nagusiena hori bada ere, beste anitz azaltzen da ardatz tematiko honen pareko. Euskal Herriaren izate politikoa eta ekonomikoa. Heriotza. Zahartzaroa. Desira. Lesbianismoa. “Heterosexual izan behar izan dugunok eskubidea behar genuke gure azken urteak lesbianaz beteriko erresidentzia batean pasatzeko, gu baino gazteagoak ahal dela”. Harremanak. “Bakardadeak sorpresa zoragarriak ditu halere, kultura mendebaldarrak asko utzi du industeko, eta pelikula, liburu eta kanta artean bidelagun asko ezkutatzen da”.
Pelikula, metaliteratura eta musikaz osaturiko intertestuaz garatzen da eleberria orrialdez orrialde. Metaliteratura, izan ere, protagonista nagusia eleberri bat idazten ari baita eta eleberria eta argumentuaren arteko mugak lausotu egiten baitira, lehen pertsonatik hirugarren pertsonara etenik gabeko jauziak eginaz. Ahots polifonia sarean, birtualitatean, Facebook dela bide eraikitzen da. Pertsonaien erromeria honetara, interesgarria da Ur Apalategiren pertsonaia bat eta Xabier Montoia bera ere pertsonaia bezala erakartzea.
Gaiak eta pertsonaiak ugariak badira ere, bi dira nagusiki inportanteak: Elisa eta Lur, eta bien arteko bizikidetza proposamena. Bien begiraden bidez ikusiko dugu inguruko errealitate gordina. Lurrek kulpaz beteriko begiradaz ikusaraziko digu Euskal Herriko errealitatea nahiz berea. Ama kolonizatzaileaz mintzatuko zaigu, Gurutze Iantzi, Lasa eta Zabala, Egunkaria, Migel Angel Blanco. Errepideetan bezain ongi inon bizi ez den pertsonaia hau izugarri ondo eraikia dago, despertsonalizazioa in extremis lortu arte. Besteen zorionak mintzen du. Konpartitu duen iragana “puta mierda” da eta hainbat enkontrutan bortxatzeko gogoa sentitu du.
Elisa aldiz, oso bestelako identitatekoa da, besteen begiradak urrunduz berea eraiki duena, bizitzan perfomancea egitea tokatu zaiona, baina umorez hartu duena. “Elisak lanak zituen Julie Andrewsek bezain tente mantentzen. Julie Andrewsetik Mildred Nartwick-era pasa nintzen, Descalzos por el parquen mozkortzen denean”.
Eleberri honetan gauza gehiegi dagoela esango nuke ziztu bizian irakurtzeko, halere, begiraden kudeaketa, ahots polifonia eta bi pertsonaia nagusien artean proposatzen den enkontrua nabarmenduko nituzke.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi